126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 3. eremuko U.E. 3-334 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Luis Miguel Recari Gonzálezek sustatua
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko maiatzaren 14an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Zuluetako 3. eremuko U.E. 3-334 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Luis Miguel Recari Gonzálezek sustatua.

2. Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Erabakia sustatzaileari jakinaraztea, eta horren kopia bat eta egin diren txostenak igortzea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura –Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan– eta Iruñerriko Mankomunitatera.

Noain Elortzibarren, 2016ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1607531