126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketak, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren
83. eta 89. artikuluetan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2016ko martxoaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorraren 83. eta 89. artikuluetan:

83. artikulua. Okupazioa eta bolumena.

Biltegiari zorua ematen dion lurzatiak eta haren azalera eraikiak baldintza hauek beteko dituzte:

–Gutxieneko lurzatia: 1.500 m².

–Eraikinak gehienez okupa dezakeen azalera: 500 m².

–Gehieneko garaiera: beheko solairua (B). 6 m teilatu-hegaleraino, 8.50 m gailurreraino.

–Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena, alboak gehienez ere 50 m dituela.

–Estalkia: bi isurkikoa. Udal plan honen sailkapenean hirikotzat edo urbanizagarritzat hartzen den lurzoruaren perimetrotik gutienez ere 150 metrora dauden eraikuntzetan orobat onartuko dira zirkunferentzia-arkuko gidalerroa duten estalki gangadunak, fibrozementuzko uhin-plakak, xafla lakatua edo kanpoko lona dutenak, kolore hareakara, nabar edo berde Nafarroa 3000n.

–Fatxada-baoak 1,80 metro baino gehiagoko garaierara egonen dira, eraikinaren barneko zoladuraren sestraren gainetik.

89. artikulua. Okupazioa eta bolumena.

–Baldintza orokorrak.

Lurzatiaren gutxieneko azalera: 2.000 m².

Eraikinak gehienez okupa dezakeen azalera: lursailaren %25, eta gehienez ere 2.500 m² eraiki.

Gehieneko garaiera: beheko solairutik (B) 6 m teilatu-hegaleraino eta 8,5 m gailurreraino.

Hegaztitegietan onartzen ahalko da beheko solairua eta lehenbizikoa (B+I), eta teilatu-hegalerainoko garaiera 6 m izanen da gehienez.

Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena; albo bakar batek ere ez du 60 m baino gehiago eginen.

Estalkia, bi isurkikoa. Udal plan honen sailkapenean hirikotzat edo urbanizagarritzat hartzen den lurzoruaren perimetrotik gutienez ere 150 metrora dauden eraikuntzetan orobat onartuko dira zirkunferentzia-arkuko gidalerroa duten estalki gangadunak, fibrozementuzko uhin-plakak, xafla lakatua edo kanpoko lona dutenak, kolore hareakara, nabar edo berde Nafarroa 3000n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa 2015eko apirilaren 27ko osoko bilkuran behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Muetzen, 2016ko ekainaren 16an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1607530