126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Eskudantziak bertze baten esku uztea

Alkate udalburuak, 2016ko ekainaren 16an egin bilkuran, honako ebazpen hau eman du:

2016ko ekainaren 19tik uztailaren 1era kanpoan izanen naizenez, bidezko da eskumenak bertze norbaiten esku uztea; beraz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluarekin bat,

XEDATU DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Érika Lasheras Munárriz lehen alkateordearen eskuetan uztea, 2016ko ekainaren 19tik uztailaren 1era.

2. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fontellasen, 2016ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1607573