126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Etaiuko 2. poligonoko 501 eta 537. lurzatiei erantsitako lurrak soberako lurzati deklaratzea, gero jabe mugakideei saltzeko Hasiera batean onesteari buruzko bidezko erabakiak

Etaiuko Udalak, 2016ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 10 m²-ko soberako bi lurzati deklaratzea (Etaiuko 2. poligonoko 536. lurzatitik bananduta, zeinen deskribapena eta mugak erabaki honen aurrekarietan azaltzen baitira), Etaiuko 2. poligonoko 501 eta 537. lurzati mugakideei eransteko xedez.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Herrilurren tasazioa egitea.

4. Soberako lurzatiaren deklarazioa onesten bada, besterengarritasuna deklaratzea eta bi lursailak jabe mugakideei besterentzea, eta alkatea, Jenaro Justo Pascual Desojo, edo hark eskuordetzen duena, gaitzea erabaki honen ondorioz sinatu behar diren agiri guztiak eta, bereziki, salerosketaren eskritura sinatzeko.

5. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Etaiun, 2016ko ekainaren 14an.–Alkatea, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1607500