126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Gobernu Batzarreko kide bat kargutik kentzea eta izendatzea

Cascanteko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko ekainaren 15eko ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik José Antonio Roncal Lorentek 2016ko ekainaren 13an aurkeztu idazkia, zeinean uko egiten baitio Cascanteko Coalición de Izquierdas taldeko zinegotzi karguari.

Zinegotzi hori 2015eko uztailaren 7ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez Tokiko Gobernu batzarreko kide izendatua izan zen.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 41.3. artikuluak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

1.–José Antonio Roncal Lorente, Cascanteko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kidea, kargutik kentzea.

2.–Ángel Chivite Vicente, Cascanteko Coalición de Izquierdas taldeko zinegotzia, Cascanteko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3.–Ebazpen honen berri ematea interesdunei, dagokion iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

5.–Bai kargugabetzeak bai izendapenak indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1607561