126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun azterlana Nafarroa etorbideko 31ra sartzeko arrapalan Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun azterlana Boa ecoarquitectos taldeko Raúl Belloso Luquik eskatua, Caixabank SAren izenean eta hura ordeztuz, Nafarroa etorbideko 31n dagoen bankuko bulegora sartzeko arrapala egiteko, Caparrosoko 10. poligonoko 316. lurzatian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2016ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1607466