126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen eskuordetzea gehitzea

Udal honetako Alkatetzak, 2016ko ekainaren 16an, ondotik hitzez hitz heldu den dekretua eman du:

Kontuan hartuz Alkatetzaren 508/2015 Ebazpena, zeinaren bidez Alkatetzari dagozkion zenbait eskumenen eskuordetzea egiten baitzion Tokiko Gobernu Batzarrari.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikulua, haietan zehazten baita Tokiko Gobernu Batzarrari dagokiola, bertze inoren esku ezin utzirik, alkateari bere egitekoetan nahiz Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek emandako bertzelakoetan laguntzeko eskumena.

Kontuan izanik Alkatetzak ahalmena duela esleituak dituen hainbat eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 114. artikuluetan eta Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14.ean xedatutakoaren arabera.

Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.2 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako honen bidez,

DEKRETATU DUT:

1.–Alkatetzak Tokiko Gobernu Batzarrean dauzkan eskumenen eskuordetzea gehitzea, osoko bilkuran onetsi behar ez diren eta alkatearen eskumenekoak diren hitzarmenak sinatzeari dagokionez.

2.–Eskuordetza hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik. Eskuordetza ezeztatu edo aldatzeko, emateko eskatzen diren formalitate berberak bete beharko dira.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskumenen eskuordetze honek dekretu honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran, bai eta dagozkion arlo eta zerbitzuei ere.

Burlatan, 2016ko ekainaren 17an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1607551