126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

01/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, Barillasko Udalaren 2016ko aurrekontuan 01. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespenaren iragarkia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aurrekontuko 01/2016 aldaketa: Kreditu berezia.

Gastu goititua:

VI. kapitulua.–433-60107: Inbertsioa Constitución kalearen urbanizazioan: 217.164,43 euro.

Gastuak, guztira: 217.164,43 euro.

Finantzaketa:

VIII. kapitulua.–Kontribuzio bereziak %90ean: 195.448,00 euro.

87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 21.716,43 euro.

Barillasen, 2016ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1607467