126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aiegiko Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenari epean egindako bi alegazioak ebaztea, ondoan aipatzen den moduan:

a) Javier Puertak eta Juan Luis Camarerok, EH Bildu udal taldearen izenean egindako alegazioaren atal guztiak ezestea.

b) Juan María Yanci Lópezek, Aiegiko Udalaren alkate udalburu gisa egindako alegazioa baiestea.

2.–Behin betikoz onestea Aiegiko Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulutik 274. artikulura artekoetan ezarritakoarekin eta horiekin bat datozen beste arauekin bat.

3.–Aurreko erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen 2016ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarraren edukiaren laburpena, kapituluz kapitulu:

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 455.470,18 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 52.300,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 94.250,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 715.763,88 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 37.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 100,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 119.119,14 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 100,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.474.503,20 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 521.700,00 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 517.835,02 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 8.000,00 euro.

4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 77.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 295.100,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 100,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 54.418,18 euro.

Gastuak, guztira: 1.474.503,20 euro.

Aiegin, 2016ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1607572