126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Etxebizitzen errentamenduaren gaineko ordenantza
Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2016ko ekainaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Arroizko Hospital kaleko 11ko udal etxebizitzen errentamendua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2016ko ekainaren 17an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1607562