126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, euskarazko udako kanpaldietarako (2016ko ikasturtea) diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 309655.

Antsoaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko ekainaren 15ean egin bilkuran, 2016ko ikasturtean euskarazko udako kanpaldietara joateko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi zituen.

Deialdiaren xedea:

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 1-33500-4820003, 2016an udako euskarazko kanpaldietara joateko diru-laguntzak. Xede horretarako, 7.000 euro izanen dira gehienez.

Eskaerak non eta noiz aurkeztu:

Eskaerak irailean aurkeztuko dira, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Deialdiaren bosgarren oinarrian zehazten diren agiri eta argibideak aurkeztuko dira eskabidearekin batera.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskaerak Antsoaingo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira.

Antsoainen, 2016ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1607639