126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Gas naturalaren hargunea (16 bar-eko MOP) Kemira Chemicals Spain SArentzat Villatuertako (Nafarroa) udal mugapean.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Navarra SAren eskaera hau:

Aurretiazko administrazio baimena, honako hau egiteko: “Gas naturalaren hargunea (16 bar-eko MOP) Kemira Chemicals Spain SArentzat Villatuertako (Nafarroa) udal mugapean”.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.

Iruñean, 2016ko ekainaren 21ean.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1607690