126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

767/2016 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Ikerketaren Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2011ko urtarrilaren 28an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2011ko otsailaren 24an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 7ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Ikerketaren Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Jakintza-adarra: Osasun Zientziak

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

18

Aukerakoak

18

Master Amaierako Lana

24

Kredituak osotara

60

Ikasketa plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Nahitaezko modulua

18

Ebidentzia Zientifikoa Osasun Zientzietan

Nahitaezkoa

6

Bioestatistika

Nahitaezkoa

6

Ikertzeko Metodologia Osasun Zientzietan

Nahitaezkoa

6

Aukerako modulua

18

Aukerako irakasgaiak

Aukerakoa

18

Master Amaierako Lana

24

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

24

Iragarkiaren kodea: F1607566