126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

766/2016 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Zainketen Kudeaketaren Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2011ko urtarrilaren 28an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2011ko otsailaren 24an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 7ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Zainketen Kudeaketaren Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Jakintza-adarra: Osasun Zientziak

Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

45

Praktikak

9

Master Amaierako Lana

6

Kredituak osotara

60

Ikasketa plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Nahitaezko irakasgaiak

45

Osasun Zerbitzuen Kudeaketa

Nahitaezkoa

6

Ebidentzia Zientifikoa Osasun Zientzietan

Nahitaezkoa

6

Osasuna, Kultura eta Gizartea

Nahitaezkoa

4,5

Erizaintzako Zainketen Kudeaketa Klinikoa

Nahitaezkoa

7,5

Bioetika eta Osasun-legeria

Nahitaezkoa

4,5

Komunikazioa eta Osasunerako Hezkuntza

Nahitaezkoa

4,5

Diziplinan Sakontzea

Nahitaezkoa

4,5

Aurrerapenak Erizaintzan

Nahitaezkoa

4,5

Kudeaketa proiektuak diseinatzea

Nahitaezkoa

3

Kanpo praktikak

9

Egonaldi Praktikoak Zainketaren Arlo Jakinetan

Nahitaezkoa

9

Master Amaierako Lana

6

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

Iragarkiaren kodea: F1607565