126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57/2016 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, baimentzen duena ES15310177 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titularra aldatzea Lagunilla ENSren alde.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2016ko maiatzaren 9an, ES15310177 zenbakiarekin inskribatutako mahatsondoen ekoizle ugaltzailearen titularra Lagunilla ENSren alde aldatzeko (IFZ: V71055438).

Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak egiaztatu du eskaerarako arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, guztia Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea ES15310177 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titularra Lagunilla ENSren alde (IFZ: V71055438) aldatzeko eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 26an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1606523