126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 659/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2016an abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez, diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index: BDNS (identifikazioa): 309508.

Zenbatekoa:

341.881,40 euroko gastua baimentzen da, 2016ko gastuen aurrekontuko “Abeltzaintza elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710004 71310 4819 412200 kontu-sailaren kargura.

Eskaerak aurkezteko epea:

hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2016ko ekainaren 14an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1607598