126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

659/2016 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2016an abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez, diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Europako Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 azken Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa onetsi zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduak aldatu baitzuen, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez, diru-laguntzak ematea erregulatuko duten arauak ezartzen dira.

Aipatu foru aginduaren I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuak ezartzen du elkarte baten kontrol eskema funtsean aldatuz gero, bai eta adierazleetako bat gauzatzeko kostuak ere, laguntzaren urteko deialdian zenbateko berriak alda daitezkeela, adierazlea kostu berrira egokitu dadin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016an abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez, laguntzak emateko deialdia onestea.

2. Maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduak aldatu zuen urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuan ezarritako adierazleak aldatzea, haragitarako behi-azienda autoktonoei, haragitarako ardi-azienda autoktonoei eta esnetarako ardi-azienda autoktonoei dagokienez; izan ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoak, jardueraren, espeziearen eta orientazioaren arabera, honako hauek izanen dira 2016. urterako:

LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA, JARDUERAREN, ESPEZIEAREN ETA ORIENTAZIOAREN ARABERA

Espeziea eta orientazioa

Liburu genealogikoa mantentzea eta balorazio genetikoa

Balorazio
morfologikoa

Errendimendu kontrola duten animaliak

Filiazioaren kontrol genetikoak

Germoplasmaren
bankua

Arrazaren
hedapena

Haragitarako behi-azienda autoktonoa

2,00

euro buruko

10,00

euro buruko

8,50

euro buruko

10,00

euro buruko

3,00

euro dosiko

30,00

euro buruko

Haragitarako ardi-azienda autoktonoa

0,30

euro buruko

1,00

euro buruko

0,50

euro buruko

4,50

euro buruko

3,00

euro dosiko

6,00

euro buruko

Esnetarako ardi-azienda autoktonoa

0,40

euro buruko

1,00

euro buruko

6,00

euro buruko

4,50

euro buruko

3,00

euro dosiko

6,00

euro buruko

Zaldi-azienda autoktonoa

3,00

euro buruko

10,00

euro buruko

5,00

euro buruko

10,00

euro buruko

3,00

euro dosiko

30,00

euro buruko

3. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

4. 341.881,40 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Abeltzaintza elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710004 71310 4819 412200 kontu-sailaren kargura.

5. Deialdi honetan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduan (maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren bidez aldatua) aurreikusitako arauak aplikatuko dira. Foru agindu horren bidez, laguntzak emateko indarra izanen duten arauak erregulatzen dira abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emanez.

6. Diru-laguntzetarako deialdi hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 14an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1607528