126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20E/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoen ekoizpenerako laguntzak ebazteko epea luzatzen duena.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren apirilaren 22ko 11E/2016 Foru Aginduaren bidez, 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzen deialdia onetsi zen, eta 2016ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu maiatzaren 6an.

Deialdi horren 7.5. oinarriak ezartzen du ebazteko epea hilabetekoa izanen dela, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Ezetsitzat joko da epe horretan ebazpen espresik eman ez bada.

Eskaerak aurkezteko epea joan den maiatzaren 18an bukatutakoan, tramitea egiten duen zerbitzuak eskaerak aztertu eta ikusi zuen beharrezkoa dela beste epe bat irekitzea eskatzaileen %39k zuzenketak/argitzeak egin ditzaten. Tramitatzeko epeen atzerapenak, aurkeztutako eskaeren kopuruak eta proposamenak baloratzeko zailtasunak deialdiaren oinarrietan ezarritako jatorrizko epea betetzea eragozten dute. Horregatik, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuak espedientea ebazteko epea luzatzeko eskatzen du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.6. artikuluak xedatzen du gehieneko epean ebazpena ematea zail ikusten denean, egindako eskaeren edo ukitutako pertsonen kopurua dela-eta, ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea erabakitzen ahalko dela, gertatzen diren inguruabarrak zein diren argi arrazoituz, prozedura tramitatzeko ezarritako epean, gehienez ere.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren bidez onartutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2016an Nafarroako ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzen deialdian ebazteko ezarri zen gehieneko epea hilabetez (2016ko uztailaren 18ra arte) luzatzea.

2. Foru agindu hau 2016an ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzak eskatu dituztenei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 20an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1607672