126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

37/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 1ekoa, “Dos Reinosko urmaela” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena eta “Dos Reinosko aintzira” izeneko Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta EN-13 Natur Lekunearen Kudeaketa Plana onesten duena.

ZIOEN AZALPENA

Dos Reinosko urmaela izeneko gunea Nafarroako hego-ekialdeko muturrean dago, Zarrakazteluko udal mugapean. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren zenbait habitat natural eta basa flora eta fauna; horietako batzuk galzorian daude beren banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural edo espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden habitat natural motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, “Dos Reinosko urmaela” izeneko ES0000135 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren habitat naturalak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berrezartzeko.

2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek.

“Dos Reinosko urmaela” gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Nafarroako Gobernuak 1990eko abenduaren 27an hartutako Erabakiaren arabera, Dos Reinosko aintziraren eremua Hegaztien Babesgune Berezia da (B-135 HBB).

Martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako lurraldeko zenbait natur lekune naturgune deklaratu ziren, besteak beste, Dos Reinosko aintziraren gunea (EN-13).

HBB horren eta natur lekunearen mugak berraztertu ondoren eta doikuntza kartografikoak oinarri hartuta, egokia dirudi haiek berriz ere definitzea, “Dos Reinosko urmaela” izeneko lekuaren mugekin bat etor daitezen.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen arabera, natur lekuneen erabilera eta kudeaketa kasuan kasuko plan zuzentzaileetan xedatzen denaren araberakoak izanen dira. “Dos Reinosko aintzira” natur lekuneak (EN-13), gaur den egunean, ez du erabilera eta kudeaketarako plan zuzentzailerik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren batean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea hauxe da:

1. ES0000135 Batasunaren Garrantzizko Lekua, “Dos Reinosko urmaela” izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

2. “Dos Reinosko aintzira” izeneko B-135 Hegaztien Babesgune Bereziaren mugak eta “Dos Reinosko aintzira” izeneko EN-13 Natur Lekunearen mugak doitzea, ES0000135 Kontserbazio Bereziko Eremuaren mugekin bat etor daitezen.

3. “Dos Reinosko urmaela” izeneko ES0000135 Kontserbazio Bereziko Eremuaren, “Dos Reinosko aintzira” izeneko B-135 Hegaztien Babesgune Bereziaren eta “Dos Reinosko aintzira” izeneko EN-13 Natur Lekunearen Kudeaketa Plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

2. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

“Dos Reinosko urmaela” izeneko gunea Zarrakaztelun dago, Bardeatik hurbil, Aragoiko autonomia erkidegoaren muga ondoan. 31,79 ha-ko azalera du.

Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

3. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzorde bat sortzen da “Dos Reinosko urmaela” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Kudeaketa Planaren aplikazio esparruko eragileek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

2. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa Planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

c) Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

d) Foru Komunitateko Administrazioari jakinaraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen gehigarri bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

a) Mugagabea, funtsezko elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

b) 10 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berraztertuko da.

2. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.

3. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.

Azken xedapenetako bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarean jarduteko ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

2. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Garatzeko gaikuntza.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko ekainaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

“Dos Reinosko urmaela” izeneko ES0000135 Kontserbazio Bereziko Eremuaren, “Dos Reinosko aintzira” izeneko B-135 Hegaztien Babesgune Bereziaren eta “Dos Reinosko aintzira” izeneko EN-13 Natur Lekunearen Kudeaketa Plana

I.–Planaren helburua.

Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).

Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumen hezkuntza edo ikerkuntza. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen eraldaketak saihestuko dira.

II.–Kontserbatu beharreko balio naturalak.

Kontserbaziorako interes handiena duten habitatak aintziraren inguruan dauden komunitate halofiloak dira. Horien artean, hauek dira nabarmenenak: Juncus maritimus edo Juncus subulatus ihiak, Salicornia patula espeziearen komunitatea, Suaedetum braun-blanquetii espeziearen sastrakadiak eta Limonio viciosoi-Lygeetum sparti espeziearen espartzudi halofiloak, batez ere Limonium ruizii motakoak.

Ur bazterretan lezkadiak eta ezpata-belarra nagusitzen dira, uretako hegaztiendako habitat gisa garrantzi handia dutenak.

Leku honen kontserbaziorako balio nagusia uretako hegaztiak dira. Habia egiten duten espezien artean hauek dira aipagarrienak: txori zezen arrunta (Botaurus stellaris), amiltxori txikia (Ixobrychus minutus), koartza gorria (Ardea purpurea) eta zingira-mirotza (Circus aeruginosus). Negutarrei dagokienez, ugarienak basateak (Anas platyrhynchos) eta zertzeta arruntak (Anas crecca) dira. Ugariak dira, baina ez horrenbeste, ahate mokozabalak (Anas clypeata), murgilari arruntak (Aythya ferina), ipar-ahateak (Anas strepera) eta ahate txistulariak (Anas penelope). Datuen arabera, txori zezen arrunta (Botaurus stellaris) eta koartza hauskara (Ardea cinerea) batzuk ere etorri ohi dira negu pasa. Aipatzekoa da, orobat, neguan inguru hau loleku dela zingira-mirotz (Circus aeruginosus) eta mirotz zuri (Circus cyaneus) frankorentzat. Aintzira negua igarotzeko lekua da zingiretako zenbait paseriforme interesgarrirentzat: zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus schoeniclus), tximutxa (Panurus biarmicus) eta dilindaria (Remiz pendulinus).

Egiaztatu da ur-ipurtatsak (Mustela lutreola) eta igaraba arruntak (Lutra lutra) badaudela.

Anfibioen komunitateari dagokionez, aipatzekoak dira uhandre marmolairea (Triturus marmoratus), apo ezproidun arrunta (Pelobates cultripes) eta apo lasterkaria (Epidalea calamita).

Jarraian, kontserbazioaren xede diren guneko objektu guztiei buruzko informazioa jasotzen da (habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak, Datuen Inprimaki Normalizatuan bilduak daudenak), taula moduan. Gainera, faunako eta florako beste espezie batzuk ere adierazten dira, inprimaki berean jasoak.

–Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) honetan agertzen diren 92/43/EEE Zuzentarauko habitat motak, eta KBEaren ebaluazioa, horien arabera:

I. ERANSKINEKO HABITAT MOTAK

KBE-AREN EBALUAZIO OROKORRA

Kodea

Azalpena

A/B/C

1310

Urteko landaredi aitzindaria, Salicornia duena, eta eremu lohitsu edo hareatsuetako beste batzuk

B

1410

Larre gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimi)

B

1420

Sastraka halofilo mediterraneoak eta termoatlantikoak (Salicornietea fruticosi)

C

1430

Sastraka halonitrofiloak (Pegano-Salsoletea)

1510

Estepa gazi mediterraneoak (Limonietalia) (*)

C

4090

Txilardi oromediterraneo endemikoak, otaberarekin

-

6220

Gramineoen eremu subestepikoak eta urte bateko Thero-Brachypodietearenak (*)

-

6420

Soro heze mediterraneoak, Molinion-Holoschoenion motako belar altuekin

-

Kodea: (*) = Lehentasunezko habitata.

KBEaren ebaluazio orokorra: A = balio bikaina; B = balio ona; C = balio nabarmena; (-): garrantzirik ez duten habitatak. Garrantzirik ez duten habitatak.

–2009/147/EE Zuzentarauaren 4. artikulua aplikatzekoa duten KBEko espezieak, 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eranskinean agertzen direnak, eta lekuaren ebaluazioa, horien arabera:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

MOTA

KBE-AREN
EBALUAZIO
OROKORRA

Hegaztiak

Anas acuta

w

-

Hegaztiak

Anas clypeata

w

-

Hegaztiak

Anas crecca

w

-

Hegaztiak

Anas penelope

w

-

Hegaztiak

Anas platyrhynchos

r

-

Hegaztiak

Anas platyrhynchos

w

-

Hegaztiak

Anas strepera

w

-

Hegaztiak

Anser anser

c

-

Hegaztiak

Ardea cinerea

r

-

Hegaztiak

Ardea cinerea

w

-

Hegaztiak

Ardea purpurea

r

-

Hegaztiak

Aythya ferina

w

-

Hegaztiak

Aythya ferina

r

-

Hegaztiak

Botaurus stellaris

r

C

Hegaztiak

Botaurus stellaris

w

B

Hegaztiak

Bubulcus ibis

w

A

Hegaztiak

Circus aeruginosus

w

B

Hegaztiak

Circus aeruginosus

r

B

Hegaztiak

Circus cyaneus

w

-

Hegaztiak

Egretta alba

w

-

Hegaztiak

Emberiza schoeniclus schoeniclus

w

-

Hegaztiak

Ixobrychus minutus

r

-

Hegaztiak

Panurus biarmicus

r

-

Hegaztiak

Panurus biarmicus

w

-

Hegaztiak

Phalacrocorax carbo

w

-

Hegaztiak

Podiceps cristatus

w

-

Hegaztiak

Porzana porzana

c

-

Hegaztiak

Porzana pusilla

r

-

Hegaztiak

Remiz pendulinus

w

Ugaztunak

Lutra lutra

p

B

Ugaztunak

Mustela lutreola

p

B

Mota: p = iraunkorra; r = ugaltzailea; c = kontzentrazioa; w = negutarra.

KBEaren ebaluazio orokorra: A = balio bikaina; B = balio ona; C = balio nabarmena; (-): garrantzirik ez duten habitatak. Garrantzirik gabeko espezieak.

–Faunako eta florako beste espezie batzuk:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

Landareak

Limonium ruizzi

Anfibioak

Triturus marmoratus

Anfibioak

Pelobates cultripes

Anfibioak

Epidalea calamita

Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “funtsezko elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEaren kontserbazio “aktiboa” oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen dira. Hori horrela, funtsezko elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio-egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, arau, kudeaketako jarraibide eta jarduketa batzuk proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.

Hona hemen KBEa kudeatzeko “funtsezko elementuak”:

1. Hezegunearen hidrologia.

2. Habitatak.

3. Uretako hegaztiak.

4. Bisoi europarra eta igaraba arrunta.

Gainera, lan arlo hau zehaztu da:

A. Erabilera publikoa

III.–Planaren azken helburuak.

Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako funtsezko elementu guztien kontserbazio egoera ona ahalik eta lasterren lortzeko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.

1. Hezegunearen hidrologia:

1.1. Azken helburua: Hezegunearen ezaugarri ekologikoak kontserbatzeko moduko erregimen hidrologikoa eta uraren kalitatea bermatzea.

2. Habitatak:

2.1. Azken helburua: habitatak kontserbazio-egoera onean egotea.

3. Uretako hegaztiak:

3.1. Azken helburua: hezegunean uretako hegaztiak hartzeko ahalmena hobetzea.

4. Bisoi europarra eta igaraba arrunta:

4.1. Azken helburua: bisoi europarraren eta igaraba arruntaren presentzia bermatzea.

A. Erabilera publikoa:

A.1. Azken helburua: erabilera publikoa eta lekuaren balio naturalen kontserbazioa bateratzea.

IV.–Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldiaren bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarraldi horretan planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak funtsezko elementuei eta azken helburuei emandako zenbakien arabera:

1. Hezegunearen hidrologia:

1.1.1. Helburu operatiboa: hezegunea baldintza hidriko egokienetan mantentzea, bere balio naturalak kontserbatzeko.

2. Habitatak:

2.1.1. Helburu operatiboa: habitat higrofiloak eta halofiloak eta faunarentzat interesekoak direnak kontserbatu eta hobetzea.

2.1.2. Helburu operatiboa: hezeguneko habitatei loturik dauden intereseko fauna espezie batzuk hobeki ezagutzea.

3. Uretako hegaztiak:

3.1.1. Helburu operatiboa: uretako hegaztien populazioak nola eboluzionatu diren jakitea.

3.1.2. Helburu operatiboa: uretako hegaztien habitataren baldintzak hobetzea.

3.1.3. Helburu operatiboa: uretako hegaztien heriotza-tasa eta arrazoi natural eta ez-naturalek eragiten dizkieten eragozpenak gutxitzea.

4. Bisoi europarra eta igaraba arrunta:

4.1.1. Helburu operatiboa: igaraba arruntaren presentziaren bilakaera ezagutzea.

4.1.2. Helburu operatiboa: bisoi europarraren banaketa eta osasun-egoera ezagutzea.

4.1.3. Helburu operatiboa: bisoi europarraren eta igaraba arruntaren habitaten kalitatea hobetzea.

A. Erabilera publikoa:

A.1.1. Helburu operatiboa: lekuan egiten diren erabilera publikoko erabilerak arautzea.

V.–Araudia.

–Araudi orokorra:

1. Oihan-zoruan egiteko aurreikusten den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen eta Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen menpe egonen dira beren eranskinetako batean ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalteren bat eragiten ahal dietenak.

3. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez direla ukitzen Batasunaren intereseko animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ezta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.

4. Ematen diren baimen guztietan Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea betetzen dela bermatuko da.

5. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.

6. Urei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatu beharko da, baita obra hidraulikoen arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko azaroaren 18ko 1391/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa ere.

7. Aplikatuko dira, orobat, Hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua eta Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 20ko 22/2011 Legea, baita martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretua ere, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen dituena.

–Berariazko araudia:

1. Hezegunean eginen den kudeaketa hidrologikoak habitaten eta espezien kontserbazioa bermatu beharko du, salbu eta tartean giza osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

2. Habitat higrofiloak ea halofilloak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan, habitat horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

3. Lekuan arau hauen arabera eginen da arrantza:

–Arrantza diketik baizik ez da eginen.

–Debekatua dago ontzietatik edo beste edozein flotazio-sistematatik arrantzatzea.

–Debekatua dago karramarroak harrapatzea.

4. Debekatua dago natur lekunean ehizatzea, salbu eta beharrezkotzat jotzen denean kontserbazio arrazoiengatik eta/edo inguruko alorren gaineko kalteak kontrolatzeko.

5. Debekatua dago natur lekunearen mugatik hezegune aldera tiro egitea.

6. Debekatua dago edonolako hondakinak botatzea horretarako egokitutako tokietatik kanpora. Ezin da obra-hondakinik bota, eta obra-hondakinak kudeatzaile baimendu batek deuseztatu beharko ditu.

VI.–Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta, kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago, aplikatu beharko dira.

1. Udaberriko eta neguko hilabeteetan (martxoaren 20tik irailaren 20ra), maila hidriko egonkor batzuk bermatuko dira, gainezka egiteko gehieneko kota berean.

2. Lehengoratzeko proiektuetan, landaketak egin behar baldin badira, hezeguneetako espezie autoktonoak erabiliko dira, edo inguruan dauden berezko landare espezie berberak, eta, ahal den neurrian, jatorri berekoak.

3. Uretako hegaztiei traba egiten ahal zaien tokietatik pertsonak edo ibilgailuak igarotzea saihestuko da.

4. Lekua kontserbatzeko arrazoiengatik erabilerak antolatu behar izanez gero, Aragoiko administrazio eskudunarekin koordinatuko da.

VII.–Jarduketak.

Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira:

1. Hezegunearen hidrologiari lotutako neurriak.

1.1. Hezegunearen maila hidrikoen kontrola eta segimendua egiteko sistema bat ezartzea eta abian jartzea.

1.2. Azaleko uren kalitate fisiko-kimikoa eta biologikoa aldizka monitorizatzea, makroornogabeen laginak barne.

1.3. Hondoko sedimentuen analisi fisiko-kimikoa egitea.

1.4. Landare pilaketak aldizka kontrolatzea ura hezegunean sartzeko bideetan.

1.5. Hezegunean ura sartzeko erretenean goitiko higadura zuzentzeko proiektua prestatu eta gauzatzea.

1.6. Nafarroako Gobernuaren eta Bardeako Ureztaketen II. Ureztatzaileen Elkartearekin elkarrizketa prozesu bat irekitzea, bi erakundeen arteko hitzarmen bat sinatzea helburu, hezegunearen natur balioak kontserbatzen lagunduko duen araubide hidrologiko bat bermatzearren.

2. Habitatei lotutako neurriak.

2.1. Balio handieneko landare komunitateen segimendurako sistema bat ezartzea, haien bilakaera ebaluatzeko.

2.2. Aintziraren hondoko ura ateratzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea, oso-osorik hustea ahalbidetzen duena.

2.3. Basoberritzeetako alepo pinuen basoa naturalizatzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea.

2.4. Larre eta ihidi halofiloak eta anfibioen ugalketarako habitatak sortzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea.

2.5. Lekuan dagoen flora exotikoa desagerraraztea.

2.6. Limonium ruizii espeziearen presentziari buruzko diagnostiko bat egitea.

3. Faunari lotutako neurriak.

3.1. Negua igaro eta habia egiten duten uretako hegaztiak kontrolatzeko Nafarroako Gobernuak aldizka egiten dituen zentsuekin jarraitzea.

3.2. Nafarroako Gobernuak bost urtean behin egiten dituen txori zezenen zentsuekin jarraitzea.

3.3. Lezkadia aldian behin egokitzeko plan bat prestatu eta gauzatzea, txori zezenaren habitata izateko duen ahalmena hobetzeko.

3.4. Uretako hegaztiei kalte egiten ahal zaien aldeetan, pertsonen eta ibilgailuen pasabidea arautzeko sistema bat ebaluatu eta abian jartzea (sartzeko mugak ezartzea, aldi kritikoak, kontrol sistemak, etab.).

3.5. Hezeguneko dikeari lotutako bazterrak hobetzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea, alde horren landareztatzea barne.

3.6. Lur-ezpondak sortzeko proiektu bat prestatu eta gauzatzea, uhalde-enarak habia egin dezan.

3.7. Igaraba arruntak kontrolatzeko, Nafarroako Gobernuak bost urtean behin egin ohi dituen laginketekin jarraitzea, eta laginketa-estazioak jartzea aintziran eta Aragoi ibaiarekiko lotura-bidean.

3.8. Bisoi europarraren laginketa sistematikoa egitea BGLan eta inguruko ibilguetan, eta, horrekin batera, behar diren osasun-laginak hartzea.

3.9. Saguzarrentzako aterpe artifizialak sortzea.

3.10. Aldizkako kanpainak egitea arrain eta karramarro exotikoen aleak kontrolatu eta ezabatzeko.

3.11. Anfibioen laginketak aldizka egitea.

3.12. Odonatuen laginketak aldizka egitea.

4. Erabilera publikoari lotutako neurriak.

4.1. Erabilera publikoari lotutako jarraibideak prestatzea BGLrako.

4.2. Hegaztien egungo behatokia kentzea eta beste bat jartzea hezegunearen sarrera aldean.

4.3. Harrera egiteko eremua egokitzea (aparkalekua eta askatokiak), erabilera publikoari lotutako jarraibide berrien arabera.

4.4. Lekua seinaleztatzea, erabilera publikoari lotutako jarduerei dagokienez.

4.5. Lekuaren balio naturalei buruzko sentsibilizazio eta zabalkunde materialak prestatzea.

VIII.–Kudeaketa planaren finantzaketa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak honako hauek hartuko ditu bere gain:

–Gunearen kontserbazio-egoera ona bermatzen duten mantentze eta lehengoratze proiektuak gauzatzeko behar diren diru-zenbatekoak.

–Ekipamenduak eta kudeaketaren egitura mantentzeko behar diren diru-zenbatekoak.

–Erabilerak eta jarduerak mugatzearen ondoriozko kalte-ordainak ordaintzeko behar diren kontu-sailak.

–Plana gauzatzeko eta haren helburuak lortzeko behar diren bestelako kontu-sailak.

Hori guztia ordainduko da horretarako kreditu egokia baldin badago. Beraz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.

KBEa ongi kontserbatzen laguntzen duten jarduketek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren finantzaketa osoa izan dezakete, betiere diru-laguntzen arloko araudiak ezartzen duen esparruaren barrenean. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie, guneen kontserbazioarekin bateragarriak izanik, Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, baldin haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzetako baten bat garatzea bada.

IX.–Mugak.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/96 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak mugatzearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.

X.–Jarraipen programa.

Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.

Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Zuzendaritza Batzordeari.

Lortutako emaitzei erreparatuta, ikusten bada espero ziren emaitzen aldean desbiderapena gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin direla lortu, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.

FUNTSEZKO ELEMENTUA

AZKEN HELBURUA

HELBURU OPERATIBOA

ADIERAZLEA

HASIERAKO BALIOA

ARRAKASTAREN IRIZPIDEA

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1. Hezegunearen ezaugarri ekologikoak kontserbatzeko moduko erregimen hidrologikoa eta uraren kalitatea bermatzea.

Maila hidrikoak

Udan, maila hidriko altuei eusten zaie.

Hezegunearen balio naturalen kontserbazioarekin bateragarriak diren maila hidrikoak urte osoan bermatzen dira.

Uren kalitate fisiko-kimikoa eta biologikoa, eta hondoko sedimentuak

Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritako baldintzak betetzen ditu

Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritako baldintzak betetzen ditu

1.1.1 Hezegunea baldintza hidriko egokienetan mantentzea, bere balio naturalak kontserbatzeko

Uretako hegaztien kontserbazioarekin bateragarriak diren maila hidrikoak

Ezarri gabe

Udaberriko eta neguko hilabeteetan (martxoaren 20tik irailaren 20ra), maila hidriko egonkor batzuk bermatuko dira, gainezka egiteko gehieneko kota berean

Maila hidrikoak kontrolatzeko sistema eta haien jarraipena egiteko protokoloa

Ezarri gabe

Kontrol sistema bat ezarri da, eta jarraipenerako protokolo bat abian jarri da

Uren kalitate fisiko-kimiko eta biologikoaren eta hondoko sedimentuen monitorizazioa

Egin gabe

5 urtetik behin egiten da

2. HABITATAK

2.1. Habitatak kontserbazio-egoera onean egotea

Intereseko habitaten zenbateko azalera dagoen kontserbazio-egoera onean

Ezezaguna

Habitat helofitikoak: 6,34 ha; ihidi eta larre higrofiloak: 0,23 ha; habitat halofiloak: 3.05 ha

Habitatetan atzemandako ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

2.1.1. Habitat higrofiloak eta halofiloak eta faunarentzat interesekoak direnak kontserbatu eta hobetzea

Balio handiko landare komunitateak monitorizatzea

Egin gabe

3 urtetik behin egiten da

Aintziraren hondoko ura ateratzeko proiektua, oso-osorik hustu ahal izateko

Egin gabe

Egina

Larre eta ihidi halofiloak eta anfibioen ugalketarako habitatak sortzeko proiektua

Egin gabe

Egina

Flora exotikoa desagerrarazteko jarduerak

Egin gabe

Egina

Fauna exotikoa kontrolatu eta murrizteko jarduerak

Egin gabe

Kanpaina bat 5 urtean behin

Habitatetan atzemandako ukipenak

Ezezagunak

Ez dago

2.2.2. Hezeguneari lotutako faunaren espezie batzuk hobeki ezagutzea

Odonatuen laginketa

Egin gabe

Laginketa bat 5 urtean behin

Anfibioen laginketa

Egin gabe

Laginketa bat, 5 urtean behin

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1. Hezegunean uretako hegaztiak hartzeko ahalmena hobetzea

Habia egiten duten bikoteen kopurua, eta negua igarotzen duten eta pasean dauden aleen kopurua

2000-2013 aldiko batez besteko tarteak

2000-2013 aldiko batez bestekoak mantentzen edo hobetzen dira

Gizakiek sortutako ukipenak uretako hegaztien garai kritikoetan

Badago

Ez dago

Aplikatzekoak dira 1.1. azken helburuaren adierazleak, erregimen hidrologikoari dagokionez

3.1.1 Uretako hegaztien populazioek nola eboluzionatu duten jakitea

Txori zezen arruntaren jarraipen intentsiboa

Urteko monitorizazioa

Urteko monitorizazioa

Uretako hegazti negutarren eta habiagileen zentsuak

Aldizkako zentsuak

Aldizkako zentsuak

3.1.2 Uretako hegaztien habitataren baldintzak hobetzea

Lezkadia aldian behin egokitzeko jarduerak, txori zezenarentzat.

Egin gabe

Aldian behin egokitzen da

Ur bazterrak hobetzeko proiektua, landareztatzea barne

Egin gabe

Egina

Aplikatzekoak dira 1.1.1. helburu operatiboaren adierazleak

3.1.3. Uretako hegaztien heriotza-tasa eta arrazoi natural eta ez-naturalek sortzen dizkieten eragozpenak gutxitzea

Gizakiek sortutako ukipenak uretako hegaztien garai kritikoetan

Badago

Ez dago

Aplikatzekoak dira “Lekuan egiten diren erabilera publikoko jarduerak arautzea” izeneko A.1.1. helburu operatiboaren neurriak eta jarraibideak.

4. BISOI EUROPARRA ETA IGARABA ARRUNTA

4.1. Bisoi europarraren eta igaraba arruntaren presentzia bermatzea

Igaraba arruntaren presentzia

Laginketa positiboak

Laginketa positiboak

Bisoi europarraren presentzia

Laginketa positiboak

Laginketa positiboak

4.1.1. Igaraba arruntaren presentziaren bilakaera ezagutzea

Igaraba arruntaren laginketak

Bat ere ez

Bat 5 urtetik behin

4.1.2. Bisoi europarraren banaketa eta osasun-egoera ezagutzea

Populazioaren banaketari eta osasun-egoerari buruzko laginketak

Bat ere ez

Bat 5 urtetik behin

4.1.3. Bisoi europarraren eta igaraba arruntaren habitaten kalitatea hobetzea

Aplikatzekoak dira 1.1.1. y 3.1.2. helburu operatiboen adierazleak

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1. Erabilera publikoa eta lekuaren balio naturalen kontserbazioa bateratzea

Erabilera publikoaren ondoriozko ukipenak

Badago

Bat ere ez

A.1.1. Lekuan egiten diren erabilera publikoko jarduerak arautzea

Erabilera publikoaren ondoriozko ukipenak

Badago

Bat ere ez

Onura publikoko jarraibideak

Ezarri gabe

Ezarriak

XI.–Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

Deskargatu mapa (PDF).

XII.–Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

Atal honetan, KBEa kudeatzeko funtsezko elementuen definizioak, planaren azken helburuak, planaren aplikaziotik espero diren emaitzak (helburu operatiboak) eta aurreikusitako jarduketak (neurriak) jaso dira, taula moduan, leku honetan kontserbazioaren xede den elementu bakoitzarentzat.

Taulan agertzen diren siglek hau esan nahi dute:

FE.: funtsezko elementua.

AH: azken helburua.

HO: helburu operatiboa.

N: araua.

D: jarraibidea.

M: neurria.

HABITATAK ETA ESPEZIEAK

FE

AH

HO

M/N/D

1310 Urteko landaredi aitzindaria, Salicornia duena, eta eremu lohitsu edo hareatsuetako beste batzuk

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

M2.1, M2.4, N2, N6

1410 Larre gazi mediterraneoak (Juncetalia maritimi)

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

M2.1, M2.4, N2, N6

1420 Sastraka halofilo mediterraneoak eta termoatlantikoak (Salicornietea fruticosi)

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

M2.1, N2, N6

1430 Sastraka halo-nitrofiloak (Pegano Salsoletea)

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

N2, N6

1510 * Estepa gazi mediterraneoak (Limonietalia)

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

M2.1, M2.6, N2, N6

4090 Txilardi oromediterraneo endemikoak, otaberarekin

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

N2, N6

6220 * Gramineoen eremu subestepikoak eta urte bateko Thero-Brachypodietearenak

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

N2, N6

6420 Soro heze mediterraneoak, Molinion-Holoschoenion motako belar altuekin

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

N2, N6

Anas acuta

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anas clypeata

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. AVES ACUÁTICAS

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anas crecca

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anas penelope

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anas platyrhynchos (r)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anas platyrhynchos (w)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anas strepera

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Anser anser

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Ardea cinerea (r)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Ardea cinerea (w)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Ardea purpurea

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Aythya ferina (r)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Aythya ferina (w)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Botaurus stellaris (r)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.5, N4, N5

Botaurus stellaris (w)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.2, M3.3, M3.5, N4, N5

Bubulcus ibis

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Circus aeruginosus (r)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Circus aeruginosus (w)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Circus cyaneus

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Egretta alba

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Emberiza schoeniclus schoeniclus

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Epidalea calamita

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

M2.2, M2.4, M3.10, N2, M3.11

Ixobrychus minutus

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Limonium ruizzi

2. HABITATAK

2.1

2.1.1

M2.1, M2.6, N2

Lutra lutra

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.2

M3.5

4. BISOI EUROPARRA ETA IGARABA ARRUNTA

4.1

4.1.1

M3.7

Mustela lutreola

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.2

M3.5

4. BISOI EUROPARRA ETA IGARABA ARRUNTA

4.1

4.1.2

M3.8

Panurus biarmicus (r)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Panurus biarmicus (w)

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Pelobates cultripes

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

M2.2, M2.4, M3.10, N2, M3.11

Phalacrocorax carbo sinensis

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Podiceps cristatus

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Porzana porzana

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Porzana pusilla

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

D1, M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Remiz pendulinus

A. ERABILERA PUBLIKOA

A.1

A.1.1

D3, D4, M3.4, M4.1, M4.2, M4.3, M4.4

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.1, M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

3. URETAKO HEGAZTIAK

3.1

3.1.1, 3.1.2, 3.1.3

M3.1, M3.5, N4, N5

Triturus marmoratus

1. HEZEGUNEAREN HIDROLOGIA

1.1

1.1.1

M1.2, M1.3, M1.4, M1.5, M1.6, N1

2. HABITATAK

2.1

2.1.1, 2.1.2

M2.2, M2.4, M3.10, N2, M3.11

F1606988

Iragarkiaren kodea: F1606988