125. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa
(2016ko lehen seihilekoa) eta landalurreko ondasunen gainekoa (urtekoa, 2016)

Berbintzanako Udalak aditzera ematen du 2016ko ekainaren 30ean bukatuko dela hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren lehen seihilekoa eta landalurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren urte osoa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Rural Kutxako, Banco Santander-Banestoko edo La Caixako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, gaztigu-ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2016ko ekainaren 30ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berbintzanan, 2016ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1607689