125. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Aiegiko Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Raúl Vidaurre Amatria. Jarduera: motozikleten eta nekazaritzako makina txikien salmenta eta konponketa. Tokia: Aiegiko Alto de la Fuente karrika, 5; hirilurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 538. lurzatia.

Aiegin, 2016ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1607465