1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
188/2016 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduaren eskola egutegia arautzen da, 2016-2017 ikasturterako, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokituta.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren VI. kapituluan arte ikasketak arautzen dira, besteak beste goi mailako musika ikasketak.
Urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuak aldatutako urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako goi mailako arte ikasketen antolamendua ezarri zen. Errege dekretu horren 4. artikuluan adierazten da goi mailako arte ikasketetan kredituen bidezko sistema europarra erabiliko dela.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako diseinuko goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen du maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren printzipio orokorrekin bat.
Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 5ean eman 30/2013 Foru Aginduaren bidez (Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 6ko 39/2015 Foru Aginduan aldatua), diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 509/2013 Ebazpenaren bidez Iruñeko “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduari ireki eta jarduteko baimena eman zitzaion.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 551/2013 Ebazpenaren bidez zuzendu ziren maiatzaren 22ko 509/2013 Ebazpenean atzemandako akatsak.
Ikusirik Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak aldeko txostena eman duela, “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduaren eskola egutegia –Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitua– prestatzeko jarraibideak onesteko, 2016-2017 ikasturterako.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduaren eskola egutegia arautzea, 2016-2017 ikasturterako, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokituta. Arau horiek ebazpen honen eranskinean bildu dira.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari eta ukitutako ikastetxeari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 23an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.
ERANSKINA
“Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduaren 2016-2017 ikasturterako eskola egutegiaren arauak
1.–Egutegia.
“Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduaren 2016-2017 ikasturteko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:
1. a) Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.
2. a) Irakaskuntza hauetan erabateko dedikazioan ari diren ikasleek, ikasturte bakoitzean, 36 asteko eskolaldia izanen dute, iraileko lehenbiziko astetik ekaineko azken astera bitarte.
b) Eskolaldi horren barnean eskola teoriko eta/edo praktikoak sartuko dira eta azterketa eta ebaluazio probak egiteko eta prestatzeko denbora.
c) Seihileko bat bukatuta, azken ebaluazio arrunta antolatuko da.
d) Ikasturtea bukatuta, ebaluazio berezia antolatuko da irakasgai bakoitzerako.
e) Egutegia aldatu behar denean, lehen aldiz egitean erabilitako prozedura berari jarraituko zaio, betiere gutxieneko eskola asteak errespetatuta.
f) Ikasleak bakarkako eskoletara eta/edo taldekoetara agertzen ez badira ere, ikastetxeak eskola horiek ematen jarraituko du.
3. a) Jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko lan egutegi arruntean ere halakoak direnak: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a, maiatzaren 1a, herriko santu zaindariaren eguna eta kasuan kasuko ikasketen santu zaindariaren eguna. 2017ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.
b) Herriko zaindariaren jaieguna eskola eguna ez den batean baldin bada, ikastetxeak horren ordezko beste egun bat aukeratu ahal izanen du. “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduan zuzendari eginkizunak betetzen dituenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari proposatuko dio herriko besta horren ordezko eguna.
c) Ikastetxeak ezarriko du hezkuntza mailari dagokion jaieguna.
4. 36 eskola egun errespetatzen badira, ikastetxeko zuzendaritzak 3. baldintzan aipatzen den hezkuntza mailako zaindariaren jaieguna aldatzen ahalko du.
5. Hirugarren baldintzan aipatzen diren eskola gabeko egunak ezin izanen dira erabili Aste Santuko eta Eguberrietako oporraldiak luzatzeko.
6. Eguberrietako oporrak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 8an bukatuko dira, biak barne.
7 Aste Santuko oporrak apirilaren 13an hasi eta apirilaren 23an bukatuko dira, bi egun horiek barne.
8. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak, zeinak, betiere, aparteko arrazoiengatik izanen baitira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.
9. Urtero, ekainean, diseinuko goi mailako ikasketetarako berariazko sarrera probaren deialdi bat eginen da. Egoki irudituz gero, beste deialdi bat egin liteke, ikasturtea hasi baino lehenago.
2.–Tramitazioa.
Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:
1. “Creanavarra” Diseinuko Goi mailako ikastetxe pribatu baimenduan zuzendari eginkizunak betetzen dituenak 2016-2017 ikasturterako eskola egutegi proposamena eginen du, eta eskola kontseiluari edo eginkizun horiek betetzen dituen organoari entzun ondoren, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko du, 2016ko ekainaren 10ean beranduenez.
2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegia onetsiko du, aztertu ondoren. Egutegia onetsitzat joko da ikastetxeak horren inguruan 2016ko ekainaren 24rako jakinarazpenik jasotzen ez badu.
3. “Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimenduak bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio 1. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.
4. Egutegia, onetsi ondoren, nahitaez bete beharko du ikastetxeak. Ikastetxean zuzendariaren eginkizunak betetzen dituenaren erantzukizuna izanen da egutegia betearaztea, eta egutegiaren ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.
5. Ikastetxearen egutegia iragarki oholean ikusgai jarriko da, eta ezin izanen da aldatu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimen idatzirik gabe.
3.–2016-2017 ikasturteko eskola egutegia.
“Creanavarra” diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimendua. (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1606400