125. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TARRAGONAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 476/2015 prozedura

Paloma de Diego Moreno andrea, Tarragonako Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan, Gabriel Rebechi Leonardok eskaturik, 476/2015 espedientea tramitatu da Restauració del Serrallo SLren, Masia Vendrell SLren, Alberto Mañe Rocaren, Pablo Javier Navarro Vallejosen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren kontra, eta hartan epaia eman da. Hona hemen, hitzez hitz:

Epaitza:

Baiesten dut Gabriel Rebechi Leonardo jaunak (AIZ: X8701781F), diru kopuru bat erreklamatzeko, Restauració del Serrallo SLren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 10.476,70 euro ordaintzera, ebazpen honen hirugarren oinarri juridikoan aipatzen diren kontzeptuengatik.

Kondenaren xede diren soldaten zenbatekoei %10eko berandutze-interesak gehitu behar zaizkie.

Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut, galarazi gabe etorkizunean izan dezakeen erantzukizuna.

Jakinaraz bekie alderdiei epai hau, eta ohartarazi honen aurka bidezko dela erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bost eguneko epean eta epaitegi honen bitartez. Horrekin batera, errekurtsoa jarriko duen legelaria izendatu behar da. Errekurtsogileak, doako justiziaren onuradun izan ezean, kondenaren xede den diru kopurua epaitegi honek bankuan duen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu izanaren gordekina aurkeztu behar du; baldintza hori betetzen ez badu, errekurtsoa ez da iragarritzat joko. Aldi berean, errekurtsoa formalizatzeko, banku erakunde berean 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko du, bestela ulertuko baita iragarritako errekurtsoan atzera egin duela.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Restauració del Serrallo SLri, Alberto Mañe Rocari, Pablo Javier Navarro Vallejosi eta Masia Vendrell SLri jakinarazteko balio izan dezan, non dauden jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, eta jakinarazten diet ebazpenaren kopia eskuratzen ahal dutela Lan arloko 3. Epaitegi honetako bulego judizialean.

Tarragonan, 2016ko maiatzaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Paloma de Diego Moreno.

Iragarkiaren kodea: J1606540