4. PROZEDURA JUDIZIALAK
CADIZKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 70/2016 prozedura
Carmen Yolanda Toro Vilchez andrea, Cadizko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen du: Silva Guzman Rabanillo, Estefania Gutiérrez García eta Montserrat Santos Fernández auzi-jartzaileek eskaturik, titulu judizialen betearazpena dela-eta, Cenex Consulting y Promociones SLren aurka epaitegi honetan bideratu diren 70/2016 autoetan, hitzez hitz hau dioen betearazpen autoa eman da 2016ko maiatzaren 20an:
Xedapen zatia.
Epaileak esan zuen: Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun, eskubide eta akzio enbarga biezazkiote demandatuari, hots, Cenex Consulting y Promociones SLri: 13.386,85 euro, zorraren zenbateko nagusi gisa, gehi 2.141,88 euro interes gisa eta kostuen ordainean. Prozedura Zibilari buruzko Legean ezarritako ordenari jarraitu beharko zaio eginbidean. Ondasunak dituen betearazpenpeko, administratzaile, ordezkari, arduradun edo hirugarrenei ohartarazten zaie gordailuaren ondoriozko betebehar eta erantzukizunak dituztela gordailuzaina izendatu arte.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, deusetan galarazi gabe betearazpenpeko alderdiak ebazpenaren aurka egiteko aukera, ebazpen honen laugarren oinarrian ezarritako moduan eta epean, eta ebazpenaren eraginkortasuna.
Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen du Eloy Hernández Lafuente jaunak, Cadizko Lan arloko 2. Epaitegiko magistratuak. Fede ematen dut.
Epaile magistratua, Justizia Administrazioaren letradua.
Eta Cenex Consulting y Promociones SL enpresa demandatuaren legezko ordezkariari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, hura non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta ohartarazten dut hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Cadizen, 2016ko maiatzaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Carmen Yolanda Toro Vilchez.
Iragarkiaren kodea: J1606539