125. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

660/2016 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzen 2016ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien barne dago nekazaritzako elikagaien kalitate deiturak sustatzea eta, bereziki, haien produkzioak sustatzeko ekintzak bultzatzea, kontsumitzaileak produkzio horien ezaugarri eta kualitateei buruzko informazioa izan dezan eta haien balio erantsia hobe dadin; horrek operadoreen alde jokatzen du, produktuek lehentasuna lortzen dutelako bide komertzialetan.

Alde horretatik, Nafarroako Foru Komunitateak tradizio handia du nekazaritzako elikagaien kalitate figurak sustatzen eta bere produkzioak defendatzen haien berezko balioak bermatzen dituzten ziurtapen orrien bitartez, hala produktuek dituzten berezko ezaugarriengatik, nola jatorriari egiten dizkion erreferentziengatik; hori guztia kalitate estandar altuak dituen nekazaritzako ekoizpen bat indartzeko eta balioesteko modu bat da.

Horren ondorioetarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako laguntza arautu zuen Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez, eta indarrik gabe utzi Kontseiluaren 1698/2005 (EB) Erregelamendua; haren 16. artikuluan “Nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideak” izeneko neurria ezarri zen, eta 2. puntuan zehazten da neurri horretarako laguntza barne merkatuko ekoizle-taldeek egindako informazio eta sustapen jardueren ondoriozko kostuei ere ematen ahalko zaiela, produktuek kalitate araubide bat dutenean; alegia, 17. artikulu horren 1. puntuan garatzen den “Kalitate araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza” deituriko azpineurriaren araberako laguntza jasotzen dutenean.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako programak neurri hori osorik jasotzen du, bi azpineurritan bereizten dena: “Kalitate araubideetan lehen aldiz parte hartzea” eta “Informazio eta sustapen jarduerak”; ebazpen honen asmoa bigarren azpineurria ezartzea da.

Azpineurriaren definizioan, kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA analisia (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), orokorrean landa garapenari dagokionez, eta bereziki nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez.

Alde horretatik, Europar Batasunaren helburu eta lehentasunekin bat, Nafarroako nekazaritzako ustiategien bideragarritasuna hobetu nahi da, beste jarduketa ildo batzuekin batera, landa eremuan sare sozial eta ekonomiko egonkor, dinamiko eta erakargarria bermatzeko eta bizi-kalitateko baldintza egokiak eskaintzeko.

Aipatu helburuak bilatzen ditu neurri honek, kalitate figuren bidez babestuta dauden nekazaritzako elikagaiak sustatzeko pizgarriak emanez; figura horiek kudeatzen dituzten entitateek bultzatzen dituzte sustapen ekintzak, eta Nafarroako Foru Komunitatean, zehazki, kontseilu arau-emaileek.

Babestutako Jatorri Deituren (BJD) eta Adierazpen Geografiko Babestuen (AGB) Kontseilu arau-emaile horiek eta Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpenaren Kontseiluak (CPAEN-NNPEK) babesten dituzten produktuen kalitatea eta jatorria bermatzeaz eta haien ospea zaintzeaz gain, babestutako ekoizpenak sustatu, balioetsi eta haiei buruzko informazioa emateko eginkizunak dituzte; horregatik, funtsezkotzat jotzen da erakunde horienganako laguntza instituzionala, finantza ahalmen handigoa lortu eta gauza izan daitezen beren helburuak betetzeko beharrezkoak eta osagarriak diren ekintzak burutzeko. Sustapen hori gabe, ekoizpen sistemak, kalitate kontrola eta produktuaren ziurtapena hobetzeko ahaleginak alferrikakoak izanen dira, segur aski.

Laguntza horiek funtsezkotzat jotzen dira Nafarroako nekazaritzaren sektorerako; horrexek kalitate figurek babestutako nekazaritzako elikagai ugari ekoitzi eta prestatzen ditu, eta merkatuan jarri behar ditu kontsumitzaileak behar adina ezagutu eta baloratzen dituela; gainera, merkaturatze sistema eta erronka berriei erantzuten die, bai banaketa handiaren esparruan, bai hobi espezializatuen eta zirkuitu laburren esparruan, elikagai kate osoa barne hartuta, bereziki sektore ekoizlea eta eraldatzailea; eta, aldi berean, lanerako aukerak mantentzen ditu, eta berriak sortzen, landaguneetan.

Halaber, kontuan hartu da neurri horren ekarpena, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek bideraturik daude hazkunde zentzuzkoa, jasangarria eta bateratzailea erdiesteko Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Azpineurri hau, bereziki, Batasunaren landa garapenerako lehentasunari egokitzen zaio, 1305/2013 Erregelamenduaren 5.3.a) artikuluari jarraikiz, honako helburu hau duelako: “lehen mailako ekoizleen lehiakortasuna hobetzea kalitate araubideen bidez nekazaritzako elikaduraren katean hobeki integra daitezen, nekazaritzako produktuei balioa eranstea, eta sustapen lana egitea tokiko merkatuetan eta banaketa txikiko zirkuituetan, ekoizleen elkarte eta antolakundeetan eta lanbidearteko antolakundeetan.

Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapenerako neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

–Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Barne merkatuko informazio eta sustapen jardueretarako laguntzak 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 16.2 artikuluan ezarritako xedapenen eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren xedapenen menpe daude, baita Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluaren menpe ere (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta), izan ere, laguntza hauek ez daude tratatu horren 42. artikuluaren aplikazio eremuaren barrenean. Aurretik, Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen, SA.43469 (2015/XA) laguntza zenbakiarekin.

Ebazpen honi, orobat, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Ebazpen honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

2015eko laguntzen deialdiko esperientziak dio ekintzak gauzatzeko aldian eta aurreikusitako gastuen justifikazioan aldaketak sartu behar direla. Batez ere, ikusi da urte naturalen arabera ezarritako deialdiak ez direla bat heldu sustapeneko jardueren dinamikarekin, gehienbat Eguberrietako kanpainak zatitzea dakartelako, bi ekitalditan banaturik. Gainera, eredu hau desegokia da administrazioaren tramitaziorako, laguntzak kontrolatzen dituzten unitateek ez baitute behar adina denbora emateko ekitaldiaren barrenean haiek emateko.

Horregatik guztiagatik, jarduketengatiko laguntzen eredua planteatu da, urte bateko azarotik hurrengo urteko urrirarte Eguberrietako sustapen kanpainak normaltasunez gara daitezen eta behar adina denbora izan dadin laguntzak kontrolatzeko eta ordaintzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

“Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzen oinarri arautzaileak onesten dira, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean, ebazpen honen I. eranskinean agertzen den bezala, baita ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinak ere.

2. Deialdia onestea.

“Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzen deialdia onesten da, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean, 2016ko ekitaldirako, hurrengo oinarrietan ezarritako oinarri arautzaileei eta baldintzei loturik.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 400.000,00 euroko gastua baimentzen da 2016ko Aurrekontu Orokorretako honako kontu-sail honen kargura: “Elikagaien kalitate figuren sustapena. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izeneko 720003 71620 4459 413105.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Eskualde behartsuak eta mendialdekoak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduaren zerrendan agertzen direnak dira deialdi honetarako eskualde behartsuak eta mendialdekoak, edo, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren esparruan aplikatzearen ondorioetarako, foru agindu hori ordezten duten Nafarroako Foru Komunitateko xedapenetan aipatzen direnak, deialdi honek indarra hartzen duenean indarrean badaude.

6. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean erregistratu beharko dira.

7. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko ekainaren 14an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” neurrirako laguntzak emateko

1. oinarria.–Neurri hau aplikatzeko xedea, eremua eta baldintza orokorrak.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzak arautzea, honako hauek ezartzen duten esparruan: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 16.2 artikulua (erregelamendu horrek landa garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez ematen dena, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua, eta bestetik, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduaren 49. artikulua (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

2. Batzordearen erabaki baten ondorioz bateraezin deklaratutako legez kanpoko laguntza batez baliatu diren enpresek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta enpresak itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin horren zenbateko osoa eta dagozkion errekuperazio-interesak.

3. Europar Batasunaren Zuzentarauen 35.15 puntuan dagoen definizioaren arabera krisian dauden enpresek ezin dute laguntzarik jaso, izan ere, zuzentarau horiek dira nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei aplikatu behar zaizkienak 2014tik 2020ra bitarte (2014/C/204/01, hemendik aurrera Zuzentarauak).

2. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. 1305/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan finkatutakoari jarraikiz, neurri honen azken helburua da pizgarriak ematea elikagaien kalitate figurak kudeatzen dituzten entitateei, babesten dituzten produktuak barne merkatuan susta ditzaten eta haien gaineko informazioa eman dezaten; izan ere, kontsumitzaileek horrela ezagutu eta balioesten dituzte gehiago, aukera hobeak daude haien produkzioak merkaturatzeko eta haien balio erantsia handitzeko; hori guztia, kontsumitzaileei kalitate berme handiagoa eskainiz eta produktuaren berezko ezaugarriak mantenduz.

2. Helburu estrategikotzat hartzen dira, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatutako Batasunaren lehentasunekin bat etortzen direlako goitik behera; izan ere, lehen mailako ekoizleen lehiakortasuna hobetzen laguntzen dute, kalitate araubideen bitartez nekazaritzako elikagaien katean nagusiki integratuz eta, horrenbestez, nekazaritzako produktuei balioa erantsiz.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Hurrengo kalitate figurak kudeatzen dituzten entitateak (Kontseilu Arau-emailea, Kontseilua edo kudeaketarako elkartea) izanen dira deialdi honetako onuradunak:

“Lodosako pikillo piperra” JDB.

“Erronkari gazta” JDB.

“Idiazabal gazta” JDB.

“Nafarroako olioa” JDB.

“Nafarroa” JDB

“Errioxa” Jatorri Deitura Kalifikatua.

“Nafarroako zainzuria” AGB.

“Tuterako orburua” AGB.

“Nafarroako aratxea” AGB.

“Nafarroako bildotsa” AGB.

Nekazaritza Ekologikoaren Ekoizpena, Kontseiluaren 834/2007 (EE) Erregelamenduan agertzen dena.

2. Entitate horiek ekintza plan bat aurkeztu beharko dute, eta hartan kalitate figura horiek babesten dituzten nekazaritzako elikagaien gaineko informazio eta sustapenaren esparruan garatu beharreko jarduketak jaso.

3. Aurreko 1. atalean jasotako kalitate figura baten esparruko laguntzak eskuratzeko, kalitate figura horretarako laguntzak ezartzen dituen deialdia izan beharko da Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programako “Kalitate araubideetan lehen aldiz parte-hartzea” izeneko azpineurriaren esparruan.

4. Oinarria.–Onuradunak onartuak izateko irizpideak.

Onuradunek, onartuak izateko, hurrengo irizpideak bete beharko dituzte eskaera egiten den egunean:

a) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea.

b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekurik ez urratzea.

5. oinarria.–Ekintza Plana.

1. Eskaerarekin batera, Ekintza Plana aurkeztu beharko da, horren gainean sortuko baita laguntzarako eskubidea. Garatuko diren jarduketen programa jaso beharko du Ekintza Plan horrek, entitate eskatzaileak kudeatzen duen kalitate figurak babestutako nekazaritzako elikagaien gaineko informazioa eta sustapena egiteko.

2. Azpineurri honen ondorioetarako, deialdiaren ekitaldi osoan Europar Batasunaren barne merkatuan egiten diren sustapen ekintzen multzoak osatzen du Ekintza Plana, baldin eta kalitate figurek babestutako produktuak kontsumitzera bultatzen badute kontsumitzaileek produktu horiei buruz duten informazioa, onarpena eta lehentasuna handituta. Ekintza horiek behar bezala deskribatu eta programatuta egon beharko dute, aurrekontua eta guzti.

3. Hurrengo taulan jaso eta xehakatzen diren informazio eta sustapen neurrietako edozein har daiteke ekintzatzat.

Sustapen ekintzak

EKINTZAK

JARDUERAK

Azoka eta erakusketetan parte hartzea

Nazio barreneko edo nazio arteko azokak EBn, berariazkoak sektorean edo orokorrak.

Erakusketa eta ikuskizunak produktua erakusteko eta aintzat hartua izan dadin.

Misio komertzialak.

Produktuaren aurkezpena.

Sustapeneko produktuak.

Informazioa eta sustapena, hainbat komunikabide baliatuz

Askotariko sustapen kanpainak (TB, irratia, kazetak, ikuskizunen antolaketa, babesletzak, etab.).

Web atariak, kalitate figurak eta babestutako produktuak sustatu eta zabaltzeko.

Argitalpenak: liburuak, liburuxkak, kartelak, etab., formatu fisikoan edo digitalean.

Sustapeneko produktuak.

Informazio eta sustapenerako harreman publikoak, produktuen kalitatea, segurtasuna, ingurumenarekiko errespetua eta horiek bermatzen dituen ziurtagiria agertzeko

Sustapena saltokian.

Produktuaren aurkezpenak.

Sustapeneko produktuak.

Alderantzizko misioak eta misio komertzialak.

Lehiaketak.

Produktuen demostrazio eta dastaketak.

Jardunaldi eta mintegi teknikoak, kalitate figurei eta haien produktuei buruz.

Merkatu azterketa eta analisiak

Merkatu analisiak egitea, kanpainen eragina ebaluatzea, etab.

4. Ekintza Planak II. eranskinean zehaztutako informazioa eduki beharko du, gutxienez ere.

5. Ekintza Planean aurreikusitako ekintzek honako hau beharko dute bete:

a) Laguntza-eskabidea aurkeztu ondoren hasitakoak izan, eta plana gauzatzeko azken eguna baino lehen bukatuak.

b) Europar Batasuneko zer estatutan burutzen diren informazio eta sustapen jarduerak, hartan aplikatzen den legeria nazionala errespetatzen dela bermatu informazio eta sustapen jardueran prestatzen den material guztian.

c) Merkataritza marken izenak aipatzen diren informazio eta sustapen jarduerak bazter uztea.

6. oinarria. Diruz laguntzen ahal diren gastuak.

1. Eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen, Zuzentarauen I) zatiko III. kapituluaren 3.4 puntuan eta 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan erabakitakoarekin bat.

2. Diruz lagundu daitezke laguntza eskabidea aurkeztutako dataren eta 2016ko urriaren 31 artean egindako gastuak, baldin sail hauetakoren batean sartzen badira:

a) Zerbitzuak kontratatzea komunikazioko agentzia eta kontsultoretzekin, prentsa bulegoekin eta informazio eta sustapen kanpainak edo ikuskizunak sortzea, garatzea, gauzatzea eta baloratzea bultzatzen duten beste entitate edo enpresa batzuekin.

b) Azoka eta eraskusketetan inskribatzea eta parte-hartzea. Banakako ekoizleek parte hartzea aurreikusten den azoka eta eraskusketetan, ekoizle guztiek hartu dezakete parte, baldintza berdinetan.

c) Ekipoen, espazioen eta arreta emateko zerbitzuen alokairuak, sustapeneko azoka, erakusketa, lehiaketa edo ikuskizunak antolatzen direnean.

d) Argitalpenak editatu, inprimatu eta banatzea edozein diseinutan (kartela, liburuxka, liburua, etab.) eta formatutan (fisikoa edo digitala).

e) Bistaratzeko materialak, euskarriko materialak eta aurkezpen standak.

f) Entitatearen web orrialdeak sortu eta egokitzea, informazioa eta sustapena egiteko bai kalitate figurei eta produktuen ezaugarriei buruz, bai planeko sustapen jarduerei buruz.

g) Sustapena komunikabideetan (TB, irratia eta kazetak (fisikoa edo/eta digitala). Ekintza horiek ezin izanen dituzte inoiz aipatu merkataritza markak.

h) Sustapen ekitaldietako adituak eta profesionalak (ikertzaileak, teknikariak, sukaldariak, blogerrak, etab.) kontratatzea.

i) Kabineteak edo adituak kontratatzea, merkatu azterketak egiteko edo sustapen ekintzen eragina ebaluatzeko.

j) Sustapen jardueretarako produktuak.

k) Sustapeneko materiala.

l) Lehiaketetako sariak.

m) Sustapen jarduerei ezinbestean lotutako entitate onuraduneko langileen dietak eta joan-etorriak.

n) Langileen gastuak, zuzenean edo zeharka informazioarekin eta sustapenarekin lotuak, Ekintza Planeko guztirako kostuaren %15, gehienez ere. Beti aurkeztuko beharko da pertsonak Ekintza Planeko jarduera hauetan jardutearen egiaztagiria, dela denboran, dela zereginetan.

3. Pertsona eta egun bakoitzeko topeak ezartzen dira dietetarako eta mantenurako, joan-etorrietarako eta sarietarako, kostuak apaltzeko IV. eranskinaren arabera.

4. Ez dira diruz lagunduko 5.000 euro baino gutxiagoko gastua duten Ekintza Planak. Ez da lagungarritzat joko 200.000 euro baino gehiagoko gastua.

5. Beste autonomia erkidego batzuetan ezarrita dauden kalitate figuren kasuan, Ekintza Planaren diru-laguntzaren xede den gastua, aurreko puntuaren arabera ezarri dena, gutxituko da kalitate figura osotik ziurtatu den produktuaren portzentajean (pisuan edo bolumenean) Nafarroan, deialdia argitaratzeko unean, bukatu den azken kanpainan.

6. Ez dira diru-laguntzen xede eta, hortaz, ezin dira aukeratu, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) eta beste zergak, salbu eta balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratu ezin duten onuradunentzat, foru araudiarekin bat. Horri dagokionez, entitate eskatzaileek salbuespen horri heltzeko justifikazioa jaso behar dute laguntzaren eskaeran, bai eta baldintza hori betetzetik salbuetsiak izanaren jaustifikazioa ere.

7. Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 26. artikulua aplikatuz, entitate onuradunek hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko dituzte diru-laguntzaren xedeko jardueren %100 arte.

7. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Zuzeneko diru-laguntza bat emanen da, horren xedeko kostuak, entitate onuradunek benetan egin eta ordainduak, itzultzeko.

2. Ekintza Planean diru-laguntza izan dezaketen gastuen %70ekoak izanen dira laguntzak.

3. Laguntzaren intentsitatea eta diruz laguntzen ahal diren kostuak kalkulatzeko, ulertuko da erabiltzen diren zenbateko guztiak ezein kenkari fiskal edo karga aplikatu aurrekoak direla. Diruz laguntzen ahal diren kostuak abalatzeko, frogagiri argiak, berariazkoak eta eguneratuak aurkeztu beharko dira.

4. Diru-laguntza ez den moduan ematen denean laguntza, horren zenbatekoa izanen da diru-laguntza gordinaren parekoa.

8. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta lehenespenerako irizpideak.

1. Norgehiagokako prozeduraren arabera emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera egiteko, emandako puntuen batuketa eginen da, honako balorazio irizpide hauen arabera; gehienez ere, 100 puntu:

a) Haien kokaleku geografikoaren arabera, kalitate figurari atxikitako ustiategi ekoizleak, baldin gure komunitatean badaude oinarri arautzaile hauek argitaratzen diren datan, 10 puntu gehienez.

–Ustiategien %75 baino gehiago Nafarroako Mendialdean eta Goiko mendialdean daude: 10 puntu

–Ustiategien %50 baino gehiago Nafarroako Mendialdean eta Goiko mendialdean daude: 5 puntu

–Ustiategien %25 baino gehiago Nafarroako Mendialdean eta Goiko mendialdean daude: 2 puntu

b) Koherentzia eta koordinazioa: 5 puntu arte.

–Kanpainaren edo urte anitzeko programaren parte diren Ekintza Planeko jarduerak eta beste kalitate figura batzuen jarduerekin konbinatuak: 5 puntu.

–Kanpainaren edo urte anitzeko programaren parte diren Ekintza Planeko jarduerak: 4 puntu.

–Ekintza Planeko jarduerak, beste kalitate figura batzuen jarduerekin konbinatuak: 3 puntu.

c) Autonomia erkidegoen lurralde eremutik kanpo garatu beharreko jarduerak, kalitate figuraren baldintza-agirian zehaztuak, garatzeko den Ekintza Planeko aurrekontuaren portzentajea, 20 puntu arte:

–%30etik gora: 20 puntu.

–%20tik %30era arte: 15 puntu.

–%10etik %20ra arte: 10 puntu

–%2tik %10era arte: 5 puntu.

d) Programaren jarduerak, estaldura eta ebaluazioa, 45 puntu arte, hurrengo atalen arabera banaturik:

i) Programaren jarduerak: 5 puntu arte.

–Ekintza planak lau jarduera edo gehiago biltzen baditu: 5 puntu.

–Ekintza planak hiru jarduera biltzen baditu: 3 puntu.

–Ekintza planak bi jarduera biltzen baditu: 2 puntu.

–Ekintza planak jarduera bat biltzen badu: puntu bat.

ii) Ekintza Planaren estaldura (sustapenaren hartzaile den gehiengoa): 15 puntu arte.

–Planaren aurrekontuaren alde handieneko azken hartzaileak preskriptoreak, komertzialak, banatzaileak, etab. badira, 15 puntu.

–Planaren aurrekontuaren alde handieneko azken hartzailea publiko orokorra bada: 10 puntu.

–Planaren aurrekontuaren alde handieneko azken hartzaileak adituak, prestatzaileak edo berariazko taldeak badira: 6 puntu.

–Planaren aurrekontuaren alde handiena soilik sare sozialetara, on-line baliabideetara (Internet) bideratutako badago, edo tokiko komunikabideetako iragarki soilak, azken hartzailea zehaztu gabe: 3 puntu.

iii) Ondorioaren ebaluazioa: 5 puntu arte.

–Bada deskribatuta dagoen ebaluazio metodoa, non emaitzen 3 adierazle, gutxienez, sartzen baitira: 5 puntu.

–Bada deskribatuta dagoen ebaluazio metodoa, non emaitzen 2 adierazle, gutxienez, sartzen baitira: 3 puntu.

–Bada deskribatuta dagoen ebaluazio metodoa, non emaitzen adierazle 1, gutxienez, sartzen baita: puntu bat

iiii) Ekintza Planean aurreikusitako gastuaren portzentajea, entitate onuradunak onetsi duen azken urteko aurrekontuaren gainean, 20 puntu arte:

–%30etik gora: 20 puntu.

–%20tik %30era arte: 15 puntu.

–%10etik %20ra arte: 10 puntu.

–%5etik %10era arte: 5 puntu.

–%2tik %5era arte: 2 puntu.

e) Integratutako operadoreen kopurua, Nafarroan erregistratuak eta beste autonomia erkidegoetan erregistratuak bereiziz oinarri arautzaile hauek argitaratzen diren datan, 20 puntu arte:

–500 operadore baino gehiago Nafarroan: 20 puntu

–Operadoreak, 200dik 500era arte Nafarroan: 15 puntu

–Operadoreak, 50etik 200era arte Nafarroan: 10 puntu

–Operadoreak, 10etik 50era arte Nafarroan: 5 puntu

3. Entitate onuradunak adierazi behako du, berariaz, zer baremazio irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hori erantzukizuneko aitorpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkeztean biltzen diren irizpideei dagokienez, eta bete beharreko konpromisotzat Ekintza Planean aurreikusitako jarduerei dagokienez.

4. Baremazio puntuak justifikatzeko, Ekintza Planeko informazioan eta/edo justifikazioetan oinarrituko da kudeaketa unitatea. Informazio hau eta/edo aurkeztutako informazioa ez bada aski, eskatutako puntuak ez dira aintzat hartuko.

9. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Laguntza hau norgehiagokako araubidean tramitatzeko, lehentasunak ezarriko dira eskaeren artean, aurreko 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideak aplikatuz, eta aipatu irizpideen arabera balorazio handiena lortu duten eskaerei esleituko zaie diru-laguntza, deialdian finkatutako mugarekin eta kreditu erabilgarriaren barne.

2. Espedienteen puntuazioan berdinketarik gertatzen bada, lehentasuna izanen du aurreko oinarriaren a), lehenbizi, eta b), c), d) edo e) ataletan, hurrenez hurren, puntuazio handiena duen espedienteak, zerrenda bukatu arte.

3. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 30 puntu lortzea balorazio irizpideetan aurreikusitakoa aplikatuta.

4. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntzak emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren guztiak.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

1. Laguntzen onuradunek honako betebehar eta konpromiso hauek izanen dituzte:

a) Laguntza ematen dien deialdian adierazten den epean gauzatzea Ekintza Plana.

b) Egindako gastuak eta ordainketak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan frogatzea, baita jasotako funtsak diru-laguntza emateko arrazoi izan zen helbururako erabili direla ere, ezarritako moduan eta epeetan.

c) Laguntza behar bezala eman dela, jarduerak behar bezala gauzatu direla eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea. Horri dagokionez, entitate onuraduna behartua dago komunikatzera, auditoretza fidagarriko arrasto bat utz dezakeen edozein bide erabiliz (posta elektronikoa, eskabide orokorra, etab....), informazio eta sustapen ekintzak noiz eta non eginen diren, egin aurretik, instrukzio organoak kontrola ditzan tokian bertan ekintza horiek.

d) Entitateko teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri horren esparruan hartutako laguntzei buruzkoak ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

e) Diru-laguntza jaso duten jarduketak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den azken ordainketan frogatu baino lehen.

f) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko helburuz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Ekintza Plana gauzatzean, eta burutzen diren informazio eta komunikazio ekintza guztietan, LGENFk eta Nafarroako Gobernuak eragiketari emandako laguntza aitortu beharko du onuradunak, Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak agertuz eta LGENFaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari buruzko aipamena eginez honako honen arabera:

–Onuradunak erabilera profesionalerako webgunerik badu, hartan eragiketaren deskripzio labur bat aurkeztuta, estekarik ezartzen ahal bada webgunearen xedearen eta eragiketari emandako laguntzaren artean; zenbaterainoko laguntza den eta helburuak eta emaitzak adieraziko dira, Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza finantzarioa nabarmenduta.

–LGENFarekin batera finantzatutako neurri eta jarduerei buruzko argitalpenetan (liburuxkak, eskuorriak eta buletinak), argi adieraziko da Europar Batasunaren parte-hartzea azaleko orrialdean, eta haren ikurra agertuko da Nafarroako Gobernuarenarekin batera. Argitalpenetan edukiaren organismo arduraduna eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, LGENFaren eta Estatuaren laguntza aplikatzeaz arduratzen dena, aipatuko dira.

Europar Batasunaren ikurra honako orrian aurkezten diren arau grafikoei lotuko zaie: http://europa.eu/about-eu/basic-information/symbols/flag/index_es.htm.

Leman deklarazio hau eginen da: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

i) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauek hala ezarritako kasuetan.

2. “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko neurrian laguntzen eskaera aurkezteak berarekin dakar oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

11. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazioa.

1. Ebazpen honetan ageri diren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Bulegoetan, Nafarroako Gobernuko gainerako erregistroetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aipatutako bulegoetako edozeinetan. Telematika bidez ere aurkeztu ahalko dira eskabideak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko ataria baliatuz.

2. Ekintza Planean sartutako ekintzak hasi aurretik aurkeztu beharko dira eskaerak.

3. Laguntza-eskabideak horretarako ezarritako eredu normalizatuetan aurkeztuko dira. Eredu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan, Nekazaritzako Bulegoetan eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahalko da.

4. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailearen IFZren edo IFKren fotokopia.

b) Ekintza Plana, oinarria arautzaile hauen 5. artikuluan eta II. eranskinean ezarritakoaren arabera.

c) Entitatearen ziurtagiria, erregistratutako operadore kopurua bilduko duena, Nafarroan erregistratuak eta beste autonomia erkidegoetan erregistratuak bereiziz oinarri arautzaile hauek argitaratzen diren datan.

d) Gure komunitatean dauden nekazaritzako ustiategi ekoizleen zerrenda, NANarekin/IFKrekin identifikatuta, oinarri arautzaile hauek argitaratzen diren datan.

e) Entitate onuradunak onetsi duen urteko azken aurrekontua.

f) Nafarroako Foru Komunitatearena baino goragoko esparruko figuren kasuan, Foru Komunitateari dagokion ekoizpenaren portzentajeari buruzko ziurtagiria.

g) Erantzukizuneko aitorpena, segurtatzearren informazioko eta sustapeneko materialaren egokitasuna, dagokion araudia betetzen dela, eta ez dagoela lehen oinarriko 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako egoeretan, ezta ebazpen honetako 6. oinarriko 2.b puntukoetan ere, III. eranskinaren arabera.

h) Ebazpen honen seigarren oinarriko 6. puntuan ezarritako salbuespenari heldu nahi izanez gero, BEZaren subjektu pasibo izatearen ziurtagiria.

12. oinarria.–Kostuak apaltzea.

1. Proposatutako kostuak apaldu direla egiaztatzeko eskatzen dute Batzordearen 2809/2014 Exekuzio Erregelamenduaren 48. artikuluak eta Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten dute. Horretarako, eta onuradunak proposatzen duen Ekintza Planean kostuak apaltzeko printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, ondoko sistema hauek erabiliko dira:

a) IV. eranskinean jasotako moduluen aplikazioa (“Kostuak apaltzeko moduluak”).

b) “Kostuak apaltzeko moduluak” izeneko eranskinean jaso gabeko jarduerentzat, diru-laguntza izan dezaketen gastuen zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean aholkularitza edo laguntza ematen duen enpresa bakoitzaren ondasun horniduraren edo zerbitzu emateen kasuan, onuradunak hiru aurrekontu edo proformako faktura aurkeztu beharko ditu, salbu eta diru-laguntzaren xede diren ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua egiteko behar adina enpresa ez badago.

c) Beren ezaugarriengatik, aurreko kasuetan sartzen ez diren elementuak badira, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori kudeaketa atalaren arduradunak eta gaian adituak diren bi lagunek osatuko dute, eta aurkeztutako aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute edo, bestela, aurrekontu alternatibo bat aurkeztu.

Orobat, batzorde horren erabakia justifikatua izanen da baldin eta ondasunen prezioak egiaztatzen badituzte, onuradunaren jarduketari dagokion merkatu logiko batean.

2. Onuradunak aurkezturiko aurrekontua eta ebaluazioaren ondoriozkoa, zein den txikiena, hura izanen da diruz lagun daitekeen aurrekontua.

3. Laguntza eskaeran oinarrituta eginen dira kostuak apaltzeari buruzko egiaztatze kontrolak, esleitu aurretik, eta onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta, ordaindu aurretik. Halaber, jarduera bati dagokion ordainketa egin aurretik, onuradunak aldaketa garrantzitsuak eskatuz gero, egiaztatu eginen dira.

4. Kostuen apaltzea zuzen aplikatzeko, onuradunak behar diren agiriak (proformako fakturak, fakturak, aurrekontuak...) aurkeztu beharko ditu legez eska daitekeen informazio guztiarekin, agiria ematera behartuta dagoenaren identifikazio-datuei buruzko informazio fidagarriarekin eta azalpen zehatz batekin gauzatu beharreko jardueraren ezaugarri teknikoei buruz.

5. Azkenik, onuradunak aurkeztutako agiriak ez badira nahikotzat jotzen, behar adinako bermerik ez bada jarduera batzuetan kostuak apalduta aplikatzeko, ez dira kontuan hartuko diru-laguntzarako.

13. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari dagokio; atal hori Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari atxikia dago.

14. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia dutela egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Eskabidea osorik dela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaerak aurkezteko epearen bukaeran dagoen informazioaren arabera. Zehatz-mehatz, ustiategi ekoizleen kokalekua zehazteko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduaren zerrendan eskualde behartsu eta mendialdekoen sailkapena aplikatuko da.

4. Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz laguntzen ahal den aurrekontua eta ebazpen honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako topeak hartuko dira kontuan.

5. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

6. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleipenaren espedientean jaso beharko da onuradunek diru-laguntzak eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela.

15. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak, 9. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak eta onargarritasun irizpideak betetzen ez dituztenak, 4. oinarriaren arabera.

Dena dela, konkurrentzia prozeduaren eteteko puntuan dagoen eskatzailea, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik ez badu, laguntza eska dezake dagoen aurrekontuaren arabera, ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean. Proposatutako ekintzen artean zein mantentzen diren, haiek identifikatu beharko ditu eskaeran. Eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

4. Deialdia ixten den egunetik sei hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete beharreko baldintzak eta konpromisoak jasoko ditu.

5. Gainera, laguntza esleitzeko jakinarazpenean onuradunei adieraziko zaie Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa dela-eta ematen dela diru-laguntza, LGENFarekin batera finantzatuta, “Nekazaritzako eta elikadurarako produktuen kalitate araubideak elikagaien katea hobetzeko” deituriko neurria dela medio.

6. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da berariazko ebazpenik eman ez bada diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatzean, edo deialdiak ezarritako epean.

7. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka onuradunak gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, ebazpena espresa izanez gero, edo isiltasun administratiboz ezetsi dela ulertzen denetik aurrera, ustezko ezespenik gertatzen bada.

16. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

1. Arrazoi justifikatuak direla-eta onuradunak beharrezkotzat jotzen badu aldaketak egitea hasieran onetsitako Ekintza Planean, aldaketarako eskaera aurkeztu beharko du gastu edo/eta jarduera zaharrak ezabatu edo ordeztu eta berriak hasi aurretik.

2. Proposatzen diren aldaketek behar adina arrazoituta egon beharko dute, eskaeren hurrenkera ezartzeko aplikatu ziren balorazio irizpideak urratzen ez direla bermatu beharko da, eta diru-laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen direla.

3. Hasierako planeko irizpide tekniko-ekonomiko berei jarraituz onetsi beharko dira Ekintza Planeko aldaketak eta, behar izanez gero, laguntza doituko da. Doikuntza eginda ere, hasiera batean onarturiko laguntzak ez dira gehituko.

17. oinarria.–Ordaintzeko eskaera.

1. Laguntzak jasotzeko, onuradunak, Ekintza Plana bukatuta dela, ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko du 2016ko azaroaren 1a baino lehen.

2. Horretarako ezarritako inprimakiaren bidez aurkeztu beharko da ordainketaren eskaera; inprimaki hori tramiteen katalogoan dago, Nafarroako Gobernuaren Internet atarian: www.navarra.es.

3. Onartzeko modukoak izan daitezen, honako hauek, gutxienez ere, erantsi beharko zaizkie ordaintzeko eskaerei:

a) Ekintzen gaineko laburpen txostena, haiek jardueratan xehakatuta, zein bere aurrekontuko zenbatekoa eta azken kostua adierazita dituela, eta lortutako emaitzen balorazioa. Garatzen den ekimenaren ekintza planaren adierazleen araberakoak izan beharko dute horiek. Nafarroako Gobernuaren Internet atariko tramiteen katalogoan den ereduari jarraikiz eginen da (www.navarra.es)

b) Fakturak eta/edo frogagiri gisa baliokideak diren dokumentuak, eta diruz lagun daitezkeen gastu guztiak ordaindu izanaren frogagiriak. Ekintzak gauzatzeko, azpikontratazioa egiten denean zerbitzu hornitzaileekin, hornitzaile horren faktura eta ordainketaren frogagiria aurkeztu beharko dira.

c) Orobat, sustapen ekintzak egin izana egiaztatzen duten frogabideak aurkezteko eskatzen ahalko zaio onuradunari.

18. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera burutu dela egiaztatu ondoren ordainduko dira diru-laguntzak.

2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, Ekintza Plana aurkeztu zen proiektuaren arabera gauzatu dela egiaztatzearren. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren ordainketa eskatzeko unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, in situ bisitak egin daitezke Ekintza Planean jasotako jardueretara, behar bezala gauzatu direla edo organo instruktoreak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko. Orobat, exekuzioaren memoria, argazkiak, behar diren itzulpenak, exekuzioaren gaineko txostenak, etab. dituela, aurkezteko eskatzen ahalko da.

4. Instrukzio organoak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzkako desbideraketak daudela onuradunak aurkeztutako azkeneko ordainketaren eskaeratik, hurrengo 19. oinarrian aurreikusitako murrizketa eta salbueste irizpideak aplikatuko dira.

19. oinarria.–Murrizketak eta salbuesteak ordainketan.

1. Ekintza plana buruturik, laguntza jasotzen duen gastua onetsitakoa baino txikiagoa bada, laguntzen zenbatekoa doitu eginen da, proportzioan gutxituta, baldin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste badu garatu den planak teknikoki eta ekonomikoki baliozkoa izaten segitzen duela.

2. Ordainketa ziurtatzean egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioan aintzat hartutako baldintzak edo beharkizunak aldatu direla laguntzak emateko prozeduran, eta puntuazio txikiagoa zegokiola frogatzen bada, eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.

3. Ordaintzeko eskaerari loturik, murrizketa hau aplikatuko da:

Onuradunak ordainketa eskabidean adierazitako laguntzaren zenbatekoa eskaera horren onargarritasun azterlana egin ondoren ateratzen den zenbatekoa baino %10 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da murrizketarik eginen onuradunak frogatzen badu ez dela diru-laguntzaren xede izaterik ez duen zenbatekoa sartzearen erantzulea.

4. Aipatutako murrizketak eta salbuesteak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

5. Behar den espedientearen bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik bazterturik geldituko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean iruzurraren kontrako borrokarako indarrean diren prozeduretatik datozenak.

20. oinarria.–Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.

1. Laguntza hauen entitate onuradunek ezin izanen dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, salbu eta hala aurreikusten bada Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan.

2. Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa, ezta ezarritako intentsitate gordinak baino handiagoa ere.

3. Laguntza hauek metatzen ahalko dira:

a. Batasunaren organoek kudeatutako laguntzak eta landa garapenerako estatu-laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, baldin eta gainditzen ez badira Batasunaren Zuzenbidearen arau aplikagarrietan laguntzetarako ezarritako gehieneko intentsitate portzentajeak.

b. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak badituzte) eta estatuko beste laguntza batzuk, baldin eta diruz laguntzen ahal diren kostuak ezberdinak badira edo, diruz laguntzen ahal diren kostuak berdinak izanda ere, bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntzetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo laguntzarako gehieneko intentsitate portzentajeak.

c. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak baditu.

d. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek ere diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak ez baditu, betiere bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntza handienarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitate-portzentajeak.

e. Nekazaritza sektorearentzako landa garapenerako estatu-laguntzak eta LGENFren laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, izan LGENFrekin batera finantzatzen ahal direnak, izan finantzaketa nazionala besterik ez dutenak, eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzentzat ezarritako gehieneko laguntza edo gehieneko intentsitatea.

f. Landa garapenerako estatu-laguntzak eta diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako gutxieneko laguntzak, betiere bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea.

4. Laguntza hauek ezin dira metatu:

a. Basogintzako sektoreko ekoizleen erakunde eta batasunentzako landa garapenerako hasierako laguntzak eta, 1305/2013 EB Erregelamenduaren 27. artikuluan, ekoizleen erakundeak eta batasunak sortzeko ezarrita dauden laguntzak.

b. Nekazari gazteentzako eta ustiategi txikiak garatzeko hasierako laguntzak eta 1305/2013 EB Erregelamenduaren 19.1 artikuluko a) letraren i) eta iii) ataletan nekazari gazteentzako eta ustiategi txikiak garatzeko aipatzen direnak, bien batuketa 702/2014 EB Erregelamenduan ezarritako kopurua baino handiagoa baldin bada.

5. Laguntza hauen entitate onuradunek justifikatuko dute, zinpeko aitorpenaren bidez, ordaintzeko eskaerarekin batera, xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programan ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman zien eta/edo laguntzaren zenbatekoa.

21. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. eranskina

Ekintza Planaren edukia (PDF).

III. eranskina

Erantzukizuneko aitorpena (PDF).

IV. eranskina

Kostuak apaltzeko moduluak

Pertsona eta egun bakoitzeko tope hauek ezartzen dira dietetarako eta mantenurako, joan-etorrietarako eta sari sinbolikoetarako:

a) Ostatua: 90 euro Espainian eta 120 euro Espainiatik kanpo.

b) Mantenua: 50 euro Espainian eta 60 euro Espainiatik kanpo.

c) Kilometroak autoan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileentzat ekitaldi honetarako ezarria.

d) Lehiaketetan emandako sari sinbolikoak: gehienez ere 300 euro sari bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: F1607433