2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
2016ko lan egutegia
Erroibarko Udalak, 2016ko apirilaren 13an egin bilkuran, 2016ko lan egutegia onetsi zuen; hona hemen:
1. Ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2016an:
–Urtarrilaren 1a, ortziralea: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a, asteazkena: Errege eguna.
–Martxoaren 24a: Ortzegun Saindua.
–Martxoaren 25a: Ortziral Saindua.
–Martxoaren 28a: Pazko Biharamuna.
–Uztailaren 25a, astelehena: Santiago Eguna.
–Abuztuaren 15a, astelehena: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 1a, asteartea: Omiasaindu.
–Abenduaren 5a, astelehena: Bariko San Nikolas.
–Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, osteguna: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a, astelehena: Pazko biharamuna.
Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592koa izanen dena, astean guztira 36 ordu eta 40 minutu egiten dutenak, eta honela banatuko da:
A) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da, eta goizeko 7:00etatik arratsaldeko 16:00ak bitarteko tartean lan eginen da.
Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 35 ordu eta 55 minutu izanen dituzte eta honela hartuko dira:
–Egun 1 opor egunei gehitzeko; hortaz, 28 egun izanen dira.
–3 egun herriko festetan hartzeko, langile bakoitzak aukeran hartzeko.
–6 ordu eta 35 minutu lan poltsarako
Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzeko.
Laburbilduz:
–Oporraldiak: 28 egun.
–Norbere aferetarako egunak: 3 egun.
–Herriko festak: 3 egun.
–Orduen poltsa: 6 ordu eta 35 minutu.
Langileek bertze egutegi batzuk izaten ahalko dituzte, lanaldi laburragatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bertzelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.
Lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizi pertsonala eta lana bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko gai honetan; bereziki kontuan izanen da honako hauek egotea: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten pertsonak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona gaixoak, menpekotasuna duten pertsonak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta bulegoetako jaiegunak.
Erroibarren, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1607462