125. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 478/2016 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, garraio kudeaketako teknikariaren lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren.

Garraio kudeaketako teknikari izateko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdietan Sergio Idoate Roldán jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 478/2016 Ebazpenaren kontra. Horren bidez, garraio kudeaketako teknikariaren lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1222/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2015eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 12koa). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2016ko ekainaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1607620