125. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1128E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren. Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 15eko 226/2013 Ebazpenaren bidez eta Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 12ko 1108/2014 Ebazpenaren bidez, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, kide berriak izendatu baitziren.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendatu zutenetik lau urte igarota, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 2ko 408/2012 Ebazpenaren bidez batzordeko buru izendatu zen Adriana Goñi Sarries andrea, eta batzordeko kide Fernando Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna, Miriam Langarica Eseverri andrea eta Juan Arrarás Urdániz jauna; lau urteko agintaldia bete dutenez, bidezkoa da ordeztea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.º Kargurik gabe uztea Osasun Mentako Ebaluazio Batzordeko burua, Adriana Goñi Sarries andrea, eta Batzordeko kide hauek: Fernando Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna, Miriam Langarica Eseverri andrea eta Juan Arrarás Urdániz jauna.

2. Honako hauek Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea:

Sara Chivite Lasheras andrea

Miriam Langarica Eseverri andrea

José Luis Eslava Lecumberri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

3. Germán Jusué Erro jauna Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea.

Gisa horretan, honako hau da Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Burua: Germán Jusué Erro jauna.

Kideak:

–Sara Chivite Lasheras andrea

–Miriam Langarica Eseverri andrea

–Maite Aramburu Urtasun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 12ko 1108/2014 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Elena García de Jalón Aramayo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 12ko 1108/2014 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–Mª José Aibar Luis andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 12ko 1108/2014 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko-Asistentzialak proposatuta.

–José Luis Eslava Lecumberri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatua.

Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 15eko 226/2013 Ebazpenaren bidez izendatua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztez ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1606298