123. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

303/2016 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Gitarra Elektrikoaren espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Berriozarko “Francisco Casanova” Udal Musika Eskolak eman dezakeen irakaskuntza gisa.

Ikusirik Raúl Maiza González jaunak, Berriozarko Udaleko alkate-udalburuak, herriko “Francisco Casanova” Musika Eskolan Gitarra Elektrikoaren espezialitatea irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik, eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Gitarra Elektrikoaren espezialitatea inskribatzea Berriozarko Udalaren “Francisco Casanova” Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008748) ematen dituen irakasgaien atalean. Baimenak 2016ko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.

2. Une horretatik aurrera eskola horrek emanen dituen irakaskuntzak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira; irakasgai hauek, alegia:

a) Oinarrizko eskaintzan ezarririk daudenak, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. atalean ezarritako antolamenduari jarraikiz, instrumentu-praktikaren arloko honako espezialitate hauetan: akordeoia, bateria, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua eta biolina.

b) Bestelako arloak, oinarrizko eskaintzan sartu gabeak (9.2 artikulua): Musika-hastapena Haurrentzat, 8 urtez azpiko ikasleentzat.

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aurretik errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau Berriozarko Udaleko alkate-udalburu jaunari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari igortzea.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1606100