123. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

543/2016 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana).

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana).

Abeltzaintzako aseguruen plataforma berria 2016ko ekainaren 1ean abian jartzearekin batera, aseguru-lerroen izen batzuk aldatu dira. Aldaketa horien ondorioz, 102 lerroa (Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua), 136 lerroa (Balorazio genetiko handiko behi-azienda estaltzeko asegurua) eta 185 lerroa (Ugalketarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua) lerro bakar batean bildu dira (401 kodea, Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren asegurua). Lerro horri aplikatuko zaion laguntza-portzentajea lehengo sailkapenean 102 kodeak zeukanarekin parekatzen da (Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua), izan ere, hori da Nafarroan hedadura handiena duena eta, horrenbestez, laguntza gehiena eramaten zuena, hau da, ENESAk helburu horretarako ematen duen diru-laguntzaren %28.

Bestalde, ustiategian hildako azienda suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko aseguruari dagokionez, beharrezkoa da sistemaren kudeaketari buruzko alderdi batzuk jasotzea, aseguru-lerro horren baldintza berezietan ageri baitira.

Horregatik, ebazpen honen xedea da Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpena aldatzea, alderdi horiek jasotzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpena aldatzea, ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den bezala. Ebazpen horren bidez Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako.

2. Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016eko maiatzaren 12an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako (37. plana)

Oinarri bakarra.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren aldaketa. Ebazpen horren bidez Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren, 2016ko aseguruen planerako.

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren I. eranskineko laugarren oinarri arautzailearen 1. puntua aldatzen da, honela idatzita utzi baita:

“1. 2016ko Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru lerro hauek kontratatzeko kostua diruz lagungarria izanen da:

LERROAK

KODEA

NEKAZARITZAKOAK

300

Estaldura gorakorreko asegurua fruta ustiategietarako

306

Estaldura gorakorreko asegurua, estalpeko barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan

307

Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguetako zikloko barazkien aire zabaleko ustiategietarako

Penintsulan eta Balearretan

309

Estaldura gorakorreko asegurua belarki labore estentsiboetako ustiategietarako

310

Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako

311

Estaldura gorakorreko asegurua kakien eta beste frutarbola batzuen ustiategietarako (kiwia eta elorri beltza)

312

Estaldura gorakorreko asegurua ardotarako mahatserako

314

Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako

317

Estaldura gorakorreko asegurua gerezi ustiategietarako

318

Estaldura gorakorreko asegurua, udaberri-udetako zikloko barazkien aire zabaleko ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan

327

Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloak dituzten barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan

KODEA

ABELTZAINTZAKOAK

102

Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

111

Ardi-aziendaren eta ahuntz-aziendaren ustiategiko asegurua

129

Zezenketarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

130

Gizentzeko behi-aziendaren ustiategiko asegurua

133

Bazkatokien galeragatiko konpentsazio asegurua

136

Balorazio genetiko handiko behi-azienda estaltzeko asegurua

139

Zaldi-aziendaren ustiategiko asegurua

147

Haragitarako hegaztien ustiategiko asegurua

186

Arrautzatarako hegaztien ustiategiko asegurua

185

Ugalketarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

196

Zerri-aziendaren ustiategiko asegurua

401

Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

402

Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

403

Zezenketetarako behi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

404

Ardi- eta ahuntz-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

405

Zaldi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

406

Haragitarako hegaztien asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

407

Arrautzatarako hegaztien asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

408

Zerri-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

410

Larreen asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

KODEA

USTIATEGIAN HILDAKO ANIMALIAK ERAMAN ETA SUNTSITZEA

415

Ustiategian hildako animaliak suntsitzeak eragindako gastuak estaltzeko asegurua

2. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 710/2015 Ebazpenaren I. eranskineko bosgarren oinarri arautzailearen 2. puntua aldatzen da, honela idatzita utzi baita:

“2. Nafarroako Gobernuak jarraian adierazten diren diru-laguntzak emanen ditu nekazaritzako eta abeltzaintzako aseguruetarako:

KODEA

LERROA

N.G.AREN DIRU-LAG.

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, P modulua

%21

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 2. modulua

%26

300

Aseguru gorakorra fruta ustiategietarako, 3. modulua

%20

306

Estaldura gorakorreko asegurua, estalpeko barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan, P modulua

%32

306

Estaldura gorakorreko asegurua, estalpeko barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan, 2. modulua

%17

306

Estaldura gorakorreko asegurua, estalpeko barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan, 3. modulua

%17

307

Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguetako barazkien aire zabaleko ustiategietarako, P modulua

%67

307

Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguetako barazkien aire zabaleko ustiategietarako, 2 modulua

%23

307

Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguetako barazkien aire zabaleko ustiategietarako 3 modulua

%38

309

Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, P modulua (gainerako laboreak)

%37

309

Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, P modulua (arroza)

%27

309

Aseguru gorakorra belarki laboreetarako, 2. modulua

%27

310

Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako, P modulua

%37

310

Estaldura gorakorreko asegurua fruitu lehorren ustiategietarako, 2. modulua

%33

311

Bakarrik kiwia, elorri beltza, P modulua

%27

311

Bakarrik kiwia, elorri beltza, 2. modulua

%30

311

Bakarrik kiwia, elorri beltza, 3. modulua

%24

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, P modulua

%24

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, oinarrizko asegurua + berme gehigarria (1)

%17

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, oinarrizko asegurua + berme gehigarria (1) + berme gehigarria (2)

%17

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, oinarrizko asegurua + berme gehigarria (1) + berme gehigarria (2) + berme gehigarria (3)

%21

312

Estaldura gorakorreko asegurua mahats ustiategietarako, C1, C2A, C2B eta C3 moduluak

%21

314

Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, P modulua

%13

314

Estaldura gorakorreko asegurua oliba ustiategietarako, 2. modulua

%22

317

Gereziak, gorakorra, P modulua

%26

317

Gereziak, gorakorra, 2. modulua

%31

318

Estaldura gorakorreko asegurua, udaberri-udetako barazkien aire zabaleko ustiategietarako, P modulua

%67

318

Estaldura gorakorreko asegurua, udaberri-udetako barazkien aire zabaleko ustiategietarako, 2 modulua

%23

318

Estaldura gorakorreko asegurua, udaberri-udetako barazkien aire zabaleko ustiategietarako, 3 modulua

%38

327

Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, P modulua

%67

327

Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, 2. modulua

%23

327

Estaldura gorakorreko asegurua, ondoz ondoko zikloetako barazkien ustiategietarako, 3. modulua

%38

102

Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

%28

111

Ardi-aziendaren eta ahuntz-aziendaren ustiategiko asegurua

%28

129

Zezenketarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

%27

130

Gizentzeko behi-aziendaren ustiategiko asegurua

%27

133

Bazkatokien galeragatiko konpentsazio asegurua

%25

136

Balorazio genetiko handiko behi-azienda estaltzeko asegurua

%18

139

Zaldi-aziendaren ustiategiko asegurua

%18

147

Haragitarako hegaztien ustiategiko asegurua

%18

185

Ugalketarako behi-aziendaren ustiategiko asegurua

%28

186

Arrautzatarako hegaztien ustiategiko asegurua

%18

196

Zerri-aziendaren ustiategiko asegurua

%28

401

Ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%28

402

Gizentzeko behi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%27

403

Zezenketetarako behi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%27

404

Ardi- eta ahuntz-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%28

405

Zaldi-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%18

406

Haragitarako hegaztien asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%18

407

Arrautzatarako hegaztien asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%18

408

Zerri-aziendaren asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%28

410

Larreen asegurua (2016ko ekainaren 1etik aurrera)

%25

3. Bosgarren oinarriari 4. puntua eransten zaio, honako testua izanen duena:

“4. Hildako animaliak eraman eta suntsitzearen aseguruari dagokionez, asegurua izenpetzen den unean, Agrosegurok kudeatzaileen berri emanen dio aseguru-hartzaileari, baita haietako bakoitzarekin zerbitzua emateko adostu dituen prezioak ere.

Aseguru-hartzaileak kudeatzaile bakar bat aukeratuko du polizaren indarraldi osorako, eta aukera hori errebokaezina izanen da.

Aurrekoa gorabehera, onartuko da aseguru-hartzaileak hautatu duen kudeatzailearekin beste prezio bat ituntzea Entidad Estatal de Seguros Agrarios erakundeari jakinarazitako kostutik behera”.

Iragarkiaren kodea: F1606014