123. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

1649/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1649/2014 falta-judizioaren prozedura bideratzen ari dela, maula-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

David Gomollon Gallego kondenatzea, maula-falta baten egile arduraduna den aldetik, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan tipifikatuta baitago, hilabeteko isuna ordaintzera, zortzi euro eguneko; halaber, prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut, eta María Dolores Vilches Herrerari 50 euro ordaintzera.

Kondenatuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ordaintzen ez dituen bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut, María Luisa Gorbacho Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile naizen honek. Fede ematen dut.

Eta David Gomollon Gallegori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Teresa Gurruchaga Zabala.

Iragarkiaren kodea: J1606534