123. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

2016ko ekainaren 29an ezkontza zibila eginen da Alesbesko Udalean. Ezkontza hori Alesbesko Udaleko zinegotzi Hugo Preciado Sánchezek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Alesbesko Udaleko alkate udalburuak 2016ko ekainaren 15eko 221/2016 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Aipatu ezkontza egiteko Hugo Preciado Sánchez zinegotzia eskuordetzea.

2. Eskuordetze horrek data honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Alesbesen, 2016ko ekainaren 16an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1607532