123. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

137E/2016 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Beteluko udal mugapean brontzea galdatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratuaren funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera zati batean onartzen duena. Jardueraren titularra Wisco Española SA da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 30eko 872/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 257E/2014 Ebazpenaren bidez aldatua.

2015eko urriaren 19an titularrak Ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, instalazioan sortu eta produzitzen diren beste hondakin mota batzuk sartzeko Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean dagoen zerrendan (sortutako eta kudeatutako hondakinen zerrenda).

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

110106*

Desinkrustatzaile azidoa, urduna. Mantentze-lanetan sortua

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

200121*

Erabilitako fluoreszenteak. Sortutako hondakina

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

200135*

Material elektriko-elektronikoa. Sortutako hondakinak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

150106

Bilgarri mistoak. Sortutako hondakina

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

150102

Plastikozko bilgarriak. Sortutako hondakina

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

160601*

Berunezko bateriak. Eskatzen da sortutako hondakinen zerrendan sortzeko, 200133* kodearen ordez

Onartzen da eskatutako eskaera. Sortutako hondakina sortutako hondakinen zerrendan sartzen da, eta ordeztutako hondakina ateratzen da zerrenda horretatik

130507*

Bereizgailuko ur oliotsuak. Eskatzen da azken kudeaketa baimendua aldatzeko, D9tik R1era pasatuz

Ez da aurkeztu eskatutako aldaketaren justifikazio teknikorik, eta horregatik ez da onartzen

120103

Eskatzen da hondakin honen kudeaketa: burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsa eta txirbila

Onartzen da kudeatutako hondakinen zerrendan sartzea

Onartutako aldaketak ez du eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat dator Ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako betebeharrekin, bai eta eskura dauden teknikarik onenak aplikatzeko irizpidearekin ere.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Beteluko udal mugapean brontzea galdatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratuaren funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera zati batean onartzea. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari Ingurumen baimen integratua emateko eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Wisco Española SA da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Wisco Española SAri eta Beteluko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 19an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web gunean http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1606266