1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 6an emandako 1267/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, toki entitateen prestakuntza planak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia onesten da, Administrazio Publikoen Enplegurako Prestakuntzari buruzko 2016ko ekitaldiko Akordioaren esparruan.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 309568.
Oinarri arautzaileak: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2016/108/Anuncio-4/.
Zenbatekoa: 71.740,00 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: hilabete bat, deialdia onesten duen ebazpena eta laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaera zerbitzuen katalogoko fitxaren bidez tramitatuko da, Nafarroako Gobernuaren ataritik sartuta (www.nafarroa.eus).
Iruñean, 2016ko ekainaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1607580