1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 312E/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, laneko lehentasunezko arriskuei buruzko proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzaren deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 308702.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Irabazi-asmorik gabeko elkarteak.
Bigarrena.–Xedea.
Laneko ezbehar-tasa handieneko jarduerak garatzen dituzten enpresetan laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea dute helburu deialdi honen laguntzek.
Horregatik eman gogo zaie diru-laguntza laneko arriskuei buruzko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei, lehentasuna izanen baitute aipatu enpresentzat direlako.
Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak bi motatakoak izan daitezke:
–A) mota: eraikuntzaren laneko arriskuei buruzko proiektuak (41 eta 43 zenbakiak EJSN 2009).
–B) mota: gainerako jardueren laneko arriskuei buruzko proiektuak (10, 22, 24, 25, 28, 29, 49 eta 87 zenbakiak EJSN 2009).
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
312E/2016 Ebazpena, ekainaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, laneko lehentasunezko arriskuei buruzko proiektuak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzaren deialdia onesten duena, Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.navarra.es) argitaratua.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honetara 75.000 euro bideratu dira, guztira.
Hauxe izanen da diru-laguntzaren zenbatekoa:
–40.000 euro, eraikuntzaren laneko arriskuei buruzko A) motako proiektu onenarentzat.
–20.000 euro, 10.000 euro eta 5.000 euro, gainerako jardueren laneko arriskuei buruzko B) motako lehen hiru proiektuentzat.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
20 egun natural, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Diru-laguntzak emateko prozedura.
Norgehiagoka.
Iruñean, 2016ko ekainaren 9an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1607267