121. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

18. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko aurrekontuan egin 18. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

18/2015 aldaketa.

Kreditu gehikuntza:

Aldaketa: 6. kapitulua.–Inbertsio errealak. Zenbatekoa: +11.200,00 euro.

Finantzabidea: 8. kapitulua.–Finantza-aktiboak. Zenbatekoa: +11.200,00 euro.

Atarrabian, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1607351