121. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Laborantzako herrilurren aprobetxamenduak

Hamabost egun baliodunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epea irekita egonen da laborantzarako, lehorreko eta ureztaketako herrilurren aprobetxamendua eskatzeko. Herritarrek eskatzen ahalko dute, ordenantzan adierazitako baldintzen eta beharkizunen arabera, udal bulegoetan dauden ereduak betez.

Aprobetxamendua hamar urterako emanen da.

Zangozan, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1607371