2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa puntuala Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Zangozako Udal Planeko egiturazko determinazioetan, Lurzoru urbanizaezinaren hirigintzako araudi partikularraren 32 eta 42. artikuluak aldatzen dituena; eta katastroko planoko 5. poligonoko katastroko 1481, 1482, 1483, 1484, 1485, 1486, 1487, 353, 355, 378, 379, 380, 382 eta 383. lurzatien kategorizazioa aldatzen duena, espedientean dagoen dokumentazioaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 79.2. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Zangozan, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1607370