121. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 734/2016 Ebazpenaren bidez, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi zen: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. 2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.

Guillermo Vitas Gil jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 734/2016 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zen (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran aritzeko). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2016ko ekainaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1607360