2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2016ko lehen seihilekoa
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren lehen seihilekoaren kobrantza. Borondatez ordaintzeko epea ekainaren 13tik uztailaren 13ra izanen da, biak barne.
Ordainketak helbideraturik dituztenei subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko zaie.
Zergak helbideratu gabe baldin badituzte, udalerriko edozein banku-entitatetan ordaindu beharko dute. Ordainagiriarekin udal bulegoetara joan beharko dute 10:30etik 14:00etara, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, borondatez ordaintzeko epea bukatu arte.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Murchanten, 2016ko ekainaren 10ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1607353