2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Laborantzako herrilurren zuzeneko esleipena herritarren artean
Longidako Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herrilurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, ondotik ematen diren herrilurretako aprobetxamenduen esleipena eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:
–Erdotzaingo laboreak (9,7166 ha).
–Larrangozko laboreak.
–Meozko/Ulibeitiko laboreak.
Longidan, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1607346