2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Aldaketa, Urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Longidako Udalak, 2016ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Longidako urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), hasierako onespena 2016ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, argitaratu eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da ordenantza horren aldaketa behin betiko onestea eta testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Longidan, 2016ko ekainaren 9an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
LONGIDAKO URBANIZAZIOAREN GAINEKO UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA
6. artikulua.–Sute ahoak.
Herrigune bakoitzean (Aos, Artaxo, Ekai, Erdotzain, Meotz, Murelu, Hiriberri eta Billabeta) sute aho bat egon beharko da ur emari eta presio nahikoarekin, eta bateragarria izanen da Nafarroako Gobernuko Suhiltzaileen Zerbitzuko ekipoekin (aluminiozko Barcelona errakorea, 70 mm-ko diametrokoa), Eraikuntzaren Kode Teknikoa (SI4 atala) betetzeko.
Iragarkiaren kodea: L1607345