121. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Herrilurraren zati baten okupazioa (11 m²), Irañetako 2. poligonoko 58. lurzatian, C azpilurzatia, eta 59. lurzatian, b azpilurzatia. Hasierako onespena

Irañetako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onestea herrilurraren zati baten okupazioa (11 m² gutxi gorabehera), Irañetako 2. poligonoko 58. lurzatiaren C azpilurzatian eta 59. lurzatiaren b azpilurzatian, ur hodi bat pasa dadin lurzati horietatik, Irañetako 2. poligonoko 23. lurzatian dagoen nabea urez hornitzeko eta ardi aziendaren ustiategiaren eta gaztandegiaren jarduerak egiteko. Halaber, okupazio hori arautuko duen baldintza-agiria onetsi zen osoko bilkura berean.

Osoko bilkuraren erabaki horrek adierazi bezala aldatzen du 2016ko martxoaren 8ko osoko bilkuran erabakitakoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hamabost egunean egonen da jendaurrean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Uharte Arakilen, 2016ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1607363