121. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Egiturazko aldaketa, Gazolazko 3. poligonoko 373. lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Gazolazko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazio xehakatuen aldaketa, Joaquín Ibáñez Ilundáinek sustatua, familia bakarreko etxebizitza isolatua eraikitzeko hiri lurzoruarekin muga egiten duen Gazolazko katastroko 3. poligonoko 373. lurzatiaren puskan, betiere Luis Tena Núñez eta Nuño Mardones arkitektoen dokumentu teknikoari jarraituz, 2016ko martxoaren 30eko datarekin idatzia baita.

2. Lizentziak ematea etetea, haien determinazioek indarrean den hirigintzako araubidea aldatzen badute, Arau Subsidiarioetako hiri lurzoruarekin muga egiten duen Gazolazko katastroko 3. poligonoko 373. lurzatiaren puska horretan, bai eta harekin muga egiten duten espazio publikoetan ere.

3. Espedientea Gazolazko Kontzejuari eta Iruñerriko Mankomunitateari igortzea, txostena egin dezaten, planemanduak ukitutako zerbitzuei dagokienez, bai eta jendaurrean edukitzea ere, iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan argitaratuta.

4. Hasiera batez onetsitako aldaketa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea, txosten orokorra egin dezan, aldaketak ukitutako departamentuen txosten sektorialak jasota, haien gogoetak bilduz.

5. Dokumentuaren behin-behineko onespena baldintzapean jartzea sustatzaileak bidezko aldaketak egin arte, eta espresuki ohartaraztea sei hilabete iragandakoan prozeduraren iraungitzea deklaratuko dela eta artxibatzea aginduko.

Jendaurrean egonen da, aurreko hirugarren xedapena betez.

Gazolatzen, 2016ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1607356