2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Udal ordenantza, Larrialdi sozialean dauden pertsonendako zuzeneko prestazio ekonomikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2015eko urriaren 29an egindako osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Hasiera batean onestea Aiegin larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familiendako prestazio ekonomikoak arautzen dituen udal ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2.–Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3.–Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betiko ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.
Nolanahi ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hain zuzen ere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Aiegin, 2016ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
Iragarkiaren kodea: L1607374