121. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 8an hartua, Igantziko udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 26ko 953/2015 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 30eko 233/2015 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Igantziko udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Igantziko udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Igantziko udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako hauek dira: Joseba Patxi Xabier Sarasola Salegi jauna, Juan Carlos Unanua Navarro jauna, Aiert Retegi Telletxea jauna, Jone Urtxegi Dorronsoro andrea, Raquel Miguelena Tellechea andrea, Manuel Tellechea Iparraguirre jauna eta Ana José Irigoyen Echeveste andrea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Igantziko Udalari jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 8an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1607263