1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia, errepideetako zaintzaileen deialdian izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aurkako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 987/2015 Ebazpenaren bitartez, errepideetako zaintzaileen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zen (2016ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Javier Armendáriz Palacios jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, errepideetako zaintzaile gisa prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian izangai onartuen behin betiko zerrendan baztertu izanaren aurka. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 987/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2016ko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1607312