119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-60

Producción Arroz Navarra SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Producción Arroz Navarra SL.

Xedea: arroza, lekadunak eta zerealak gorde eta prozesatzeko establezimendu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Arguedas (Nafarroa).

Urtean, hondakin urek 226 m³ egiten dute, gehienez ere; hobi septikoan eta iragazki biologikoan araztuko dira, eta ondoren lurrean iragaziz aterako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 3an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607325