119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-213

Ecovinal SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ecovinal SLU.

Xedea: ozpindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Sartaguda (Nafarroa).

Hozte sistematik datozen hondakin uren bolumena 460.427 m³-koa da urtean, gehienez ere; aurrez tratamendurik eman gabe isuriko dira Partzuergo Hidroelektrikoaren eta Sartagudako Ureztatzaileen Elkartearen Ubidera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko ekainaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607324