119. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-235

Canteras y Hormigones VRE SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Canteras y Hormigones VRE SA.

Xedea: hormigoi planta bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Bearin erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Deierri (Nafarroa).

Harrobiko euri-uren jarioak 2.000 m³ inguruko bolumena du urtean, eta serien jarritako hiru dekantazio-putzurekin osatutako sistema batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko maiatzaren 31n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1607303